24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

68/2004 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, Francisco Javier Esparza Sánchez jauna Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusiko Afera Ekonomikoen eta Inbertsioen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 48.2 artikuluak xedatzen du Zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Francisco Javier Esparza Sánchez jauna Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusiko Afera Ekonomikoen eta Inbertsioen Zerbitzuko zuzendari izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2004ko otsailaren 9az geroztik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: F0402213