24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

65/2004 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, Pilar Elcarte Elcarte andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arlo Laguntzaren Zuzendariordetzako Balorazio atalburu eta Minusbaliotasunak Baloratu, Atzeman eta Bideratzeko Zentroko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden funtzionarioak izan beharko dute.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Pilar Elcarte Elcarte andrea Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arlo Laguntzaren Zuzendariordetzako Balorazio atalburu eta Minusbaliotasunak Baloratu, Atzeman eta Bideratzeko Zentroko zuzendari izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2004ko otsailaren 9az geroztik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: F0402216