24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

53/2004 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, José Javier Goldáraz Oteiza jauna, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._José Javier Goldáraz Oteiza Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Teknikoko Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Ataleko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2004ko otsailaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, Reyes Berruezo Albéniz.

Iragarkiaren kodea: F0402251