24. ALDIZKARIA - 2004ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

36/2004 FORU DEKRETUA, otsailaren 9koa, María Teresa Morrás Andrés andrea, Nafarroako Osasun Agentziako zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu. Kargu uzteak 2004ko otsailaren 9az geroztik izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 48.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, kasuan kasuko kontseilariak proposaturik.

Hori horrela, Osasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko otsailaren bederatziko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._María Teresa Morrás Andrés andrea, Nafarroako Osasun Agentziako zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu uzteak 2004ko otsailaren 9az geroztik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta lauko otsailaren bederatzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0402200