II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
SESMA
E D I K T U A
Udalak, 2003ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen 2-36 lurzatiaren lerrokadura ofiziala aldatzeko xehetasun azterlana, zeinaren bitartez lerrokadura pixka bat biratuko baita, lurzatiaren mendebaldeko mugarekiko ortogonala izan dadin. Horrela, eginen den eraikinaren oina erregular bihurtuko da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Sesman, bi mila eta lauko urtarrilaren hamabian. Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L0400624