136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

G A Z O L A T Z

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Udalak, 2004ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehekatuen determinazioak aldatzeko proposamena Gazolazko U6-23, U6-4, U6-5 eta U5-1 unitateen eremuei dagokiena eta sektoreko jabeek batera sustatua. Aldaketari dagozkion agiriak jendaurrean jarriko dira hilabetez, honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan interesa duten entitate edo pertsona guztiek agiri horiek ikusi eta aztertzen ahalko dituzte, Udalaren bulegoetan, Gazolatzen, baita bidezko juzgatzen dituzten alegazio idazkiak aurkeztu ere.

Gazolatzen, 2004ko urriaren 11n._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0415699