136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Xehetasun azterlana, Ezkabako Plan bateratuko 4-A azpietxesaileko eraikuntzan komunikazio bertikaletako guneak zehazteko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko irailaren 28an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 04-IRA-28 (3/UV).

Ikusirik Guillermo Echavarren Zozaya jaunak _Ezkaba Nerea ondasun komunitatearen izenean_ izapidatzeko aurkeztu duen agiria, eta Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2004ko irailaren 20an eman txostenarekin bat,

Hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea 4-A azpietxesaileko eraikuntzan komunikazio bertikaleko guneak zehazteko xehetasun azterlana, Ezkaba Nerea ondasun komunitatearen izenean Guillermo Echavarren Zozaya jaunak aurkeztu duena, izapidatzeko.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; bertako egunkarietan ere argitaratzea.

Iruñean, 2004ko urriaren 5ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0415624