136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BETELU

2005 urteko karga-tasak

Beteluko Udalak, 2004ko irailaren 30ean egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1. 2005. urteko karga tasak

1.1. Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: % 0,39.

1.2. Landalurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: % 0,80.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: % 3,5.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea:

_Hiriguneko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,20.

_Hirigunetik kanpoko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,15.

1.5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: % 3ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga tasa bakarra finkatu da, % 18koa.

2. Erabaki honek 2005. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3. Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Betelun, 2004ko irailaren 30ean._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0415563