136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A R T I K A

Obra kontratua "Berriozarko bidea" izenekoaren tarte bat egokitu eta zolaberritzeko eta "Fuentica" iturria lehengoratzeko Artikan (Nafarroa)

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2004ko irailaren 21ean hartu erabakiaren bitartez, lizitaziorako dei egiten du, "Berriozarko bidea" izenekoaren tarte bat egokitu eta zolaberritzeko eta "Fuentica" iturria lehengoratzeko obren kontratazioa, Artikan (Berriobeitiko udalerria), lehiaketa irekiaren bitartez adjudikatzeko, baldintza hauei jarraituz:

Kontrata bidezko aurrekontua: laurogeita hemezortzi mila zortziehun eta laurogeita bederatzi euro eta hogeita hamasei zentimo (98.889,36 euros), BEZaren 100eko 16 barne dela.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: kontratua gauzatzeko aurrekontu osoaren 100eko 2; hau da, 1.977,79 euro, BEZa barne.

Obrak egiteko epea: bi hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Artikako Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira, Berriobeitiko Udaletxean baitago, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara.

Aurkeztu beharreko agiriak: interesatuen eskura dagoen administrazio klausula partikularren pleguan aipatzen da zehatz-mehatz zein diren.

Eskaintzak non eta noiz irekiko diren: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hamargarren egun baliodunean irekiko dira.

Interesatuek euren eskura dituzte klausula administratiboen plegua eta exekuzio proiektua, Copia kopia dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña; 948 27 27 28 telefonoa).

Artikan, 2004ko urriaren 22an._Kontzejuburua, Alberto Pérez Gil.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............., N.A.N. zenbakia: .........., bere izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz: ........., helbidea: ........., N.A.N./I.F.Z.: ........., "Berriozarko bidea" izenekoaren tarte bat egokitu eta zolaberritzeko eta "Fuentica" iturria lehengoratzeko obrak Artikan egiteko proiektuaren eta baldintza teknikoen pleguaren zein administrazio baldintzen pleguaren berri baitut, hitz ematen dut horiek oso-osorik eginen ditudala, agiri horietan ezartzen dena hertsiki betez, zenbateko honen truke: ............ (eurotan, zenbakiz eta letraz) .................., gehi BEZari (100eko 16) dagokion kopurua; beraz, guztira, ................... (eurotan, zenbakiz eta letraz) ..............

Artikan, 2004ko ...............aren .....(e)an.

Iragarkiaren kodea: L0416429