136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LARRASOAÑA

Belarrak errentan

Larrasoañako Kontzeju honek plegu itxiaren bidezko enkante publikorako dei egiten du, Bentaberriko barrutia errentan emateko, urte bakoitzeko 1.320 euro ordainduta.

Errentamendua 8 urterako da, 2004ko abenduaren 10etik 2011ko abenduaren 10a bitarte.

Enkantea Kontzejuko aretoan eginen da, heldu den abenduaren 10eko 18:30ean, eta lizitatzaileek 30 euroko fidantza ordaindu beharko dute enkantean parte hartzeko.

Gainerako baldintzak Alkatetza honetan daude ikusgai.

Larrasoañan, 2004ko urriaren 25ean._Kontzejuko burua, Juan Gabriel Esain Iturri.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .............., adinez nagusi; NAN zk.:......., herria: ..........., jakinik .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ........... egunekoan, Bentaberriko belarrak errentan emateko iragarkia argitaratu dela, adierazten dut herrilur hori errentan hartzeko nire borondatea, eta horretarako .............. (zenbakiz eta letraz) ............... euro eskaintzen ditut haren truke, enkante hau arautzen duten baldintzen pleguari hertsiki loturik.

Iragarkiaren kodea: L0416411