136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2423/2004 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko 35 izangairen praktikaldiko funtzionarioen izendapena ondoriorik gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2003ko urtarrilaren 20ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako foruzain izateko 35 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2003ko otsailaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 17. zenbakian.

Deialdiko 5.2.2. oinarrian ezarritakoa betetzeko, honako hau ezartzen baitu: "prestakuntzako ikastaroa egiteko onartuak izan diren izangaiak praktikaldiko funtzionarioak izanen dira hura egin bitartean, aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioak zirenen kasuan izan ezik", Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako 2003ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez, praktikaldiko funtzionario izendatuak izan ziren, deialdian aipatzen den Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa hasten den egunetik hasita bukatzen den eguneraino, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingorako 35 izangai; hain zuzen ere, oinarritzat harturik Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen urriaren 14ko 213/2002 Legegintzako Foru Dekretuko 37.2 artikulua eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen maiatzaren 12ko 100/2003 Foru Dekretuaren Xedapen Gehigarria.

Segurtasun Eskolako zuzendariak, 2004ko irailaren 14an igorritako idazkian, adierazten du aipatu ikastaroa datorren urriaren 27an bukatuko dela.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da praktikaldiko izendapena ondoriorik gabe uztea, izangaiei baja ematea Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean eta lansariak ordaintzeari bukaera ematea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondoriorik gabe uztea, 2004ko urriaren 28tik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko 35 lanpostutarako izangaien Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroko praktikaldiko funtzionarioen izendapena. Deialdia 2003ko urtarrilaren 20ko Ebazpenez onetsitako deialdian egin zen _2004ko otsailaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 17. zk._, eta haien zerrenda honako hau da:

José Ignacio Aguinaga Lázaro, Miren Amaia López Prieto, Antonio Pérez Figueroa, Sergio Pérez Apesteguía, Javier Sáinz Jiménez, Roberto Arregui Ongay, María Arantzazu Arraiza Larrea, José Antonio Huerta Vela, Miguel Angel Laurenz Itoiz, Raquel Bert Landa, Ana María García Begue, Alfonso Asensio Olaso, Ricardo Martín Alonso, Juan Ignacio Larramendi Goyena, José Juan González Urchulutegui, Sergio Pérez Mayo, Miguel Gil Catalán, Mirian Elcarte Huerta, Juan José Valencia Esparza, Miguel Gracián Fernández Urdaci, Jose Alberto Larrañeta Erdocia, Carmelo Valencia Sola, Alberto Villanueva Izquierdo, Iñigo Navarro Suescun, Jon Catalán Jaso, Gonzalo Layana Ilundáin, Santiago Arraiza Zorzano, José Asurmendi Olza, Ignacio Eguíllor Romero, Raúl Juandeaburre Lacasta, Oscar Moreno Mendaza, Sergio Sánchez Cilveti, Roberto Lizarazu Yagüe, Antonio Jiménez Turmo eta Elías Castilla Andresena.

Izendapenaren ondorioak bertan behera uzteak berekin ekarriko du Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean izangaiei baja ematea eta lansariak ordaintzeari bukaera ematea.

2. Ebazpen honen berri ematea interesatuei, Epaimahaiko kideei, Barne zuzendari nagusiari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketaren Zerbitzuari, eta Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, bidezko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko urriaren 25ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0416362