136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2419/2004 EBAZPENA, urriaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko 32 suhiltzaile izangairen praktikaldiko funtzionarioen izendapena ondoriorik gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2003ko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 30 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2003ko apirilaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 47. zenbakian.

Deialdiko 6.2.2. oinarrian ezarritakoa betetzeko, honako hau ezartzen baitu: "prestakuntzako ikastaroa egiteko onartuak izan diren izangaiak praktikaldiko funtzionarioak izanen dira hura egin bitartean, aurretik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioak zirenen kasuan izan ezik", Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako martxoaren 1eko 510/2004 Ebazpenaren bidez, praktikaldiko funtzionario izendatu zituzten, deialdian aipatzen den Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa hasten den egunetik hasita bukatzen den eguneraino, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 32 suhiltzaile izangai; hain zuzen ere, oinarritzat harturik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren Hamabosgarren Xedapen Gehigarriko 3. puntua eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen maiatzaren 12ko 100/2003 Foru Dekretuaren Xedapen Gehigarria.

Segurtasun Eskolako zuzendariak, 2004ko irailaren 16an igorritako idazkian, adierazten du aipatu ikastaroa datorren irailaren 29an bukatuko dela.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezko da praktikaldiko izendapena ondoriorik gabe uztea, izangaiei baja ematea Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean eta lansariak ordaintzeari bukaera ematea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondoriorik gabe uztea, 2004ko urriaren 30etik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 30 lanpostutarako izangaien Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroko praktikaldiko funtzionarioen izendapena. Deialdia 2003ko martxoaren 24ko Ebazpenak onetsi zuen, 2004ko apirilaren 16an argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (47 zk.), eta honako hau da haien zerrenda:

María Del Carmen Iriarte Pérez De Eulate, Javier Fernández Gazpio, David García Cuesta, Roberto Recalde Pascal, Gorka Erro Jiménez, Jesús Barrena Irigoyen, Roberto Sanz Crespo, José Luis Arangoa Goñi, Pedro Manuel Belaunzarán Barno, Diego Fernández Lobera, Pablo Guimerá García, David Ruiz De Las Heras Corres, Jesús María Berrio Zaratiegui, José Zabalza Azcona, Iñaki Fernández Pardo, Iker Moreno Bruna, Javier Erroz Furtado, Eugenio Aguilar Bailo, Daniel Melero Magallón, Aitor José Vidaurre Sengáriz, Luis Miguel Capel Del Río, Enrique Fernández Ameyugo, Aitor Gastesi Zabaleta, David Mendoza Berrio, Miguel Fernández Marturet, Alfonso Fernández Pérez, Patxi Bejarano Elizagaray, Raúl Oscáriz Zabaco, Jesús Justo Ibáñez Sesma, Eduardo Callejas Cervera, José Manuel Rodríguez Dueñas eta Alfonso Cemboráin Oricáin.

Izendapenaren ondorioak bertan behera uzteak berekin ekarriko du Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean izangaiei baja ematea eta lansariak ordaintzeari bukaera ematea.

2. Ebazpen honen berri ematea interesatuei, Epaimahaiko kideei, Barne zuzendari nagusiari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketaren Zerbitzuari, eta Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, bidezko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko urriaren 18an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0416361