136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

E G U E S I B A R

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, lorezaintzako teknikari izateko lanpostuaren oposizio-lehiaketan

Zuzenketa, oposizioko lehen proba egiteko egunari dagokiona.

2004ko 129. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 27an, argitara eman zen onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda lorezaintzako teknikari izateko lanpostuaren oposizio-lehiaketarako. Lehenengo proba 2004ko azaroaren 15ean eginen dela adierazi zen iragarki berean.

Nola nahi ere, deialdiko 4.3 oinarriak zehaztu egiten du probak abenduan hasiko direla.

Hortaz, beharrezkoa da lehenengo ariketaren eguna aldatzea, izan ere 2004ko abenduaren 2an eginen baita, 9:00etan.Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko geletan, Iruñeko Navarreria kalean, 39 zenbakian. Izangaiek N.A.N. eta bolaluma eraman beharko dituzte bertara.

Eguesen, 2004ko azaroaren 2an._Zinegotzi delegatua, Carolina Potau Menéndez.

Iragarkiaren kodea: L0416528