136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

I R U Ñ A

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko psikologo izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko urriaren 19ko 4/PR erabakiaren bidez, ondotik ematen den deialdia onetsi zuen:

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Iruñeko Udalaren zerbitzuko psikologo izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta betetzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Lanpostua txanda honetakoa da:

_Lanpostu 1, txanda irekian.

Lanpostu hutsak hautatzeko deialdiko 8. oinarrian aipatzen den ekitaldian eskaintzen den lanpostua data berarekin onesten den lekualdatze lehiaketa egin ondotik gelditzen dena izanen da.

1.2. Hona deialdiko lanpostua:

_1, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorrekoa, plantilla organikoan zenbaki hau duena: 100517-2.

1.3. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko du izendatua, Iruñeko Udaleko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.4. Lanpostuak A mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Iruñeko Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.5. Hautapen probak gainditu ondotik deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatua izan, Iruñeko Udalean sartu eta funtzionario bilakatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da, sarrera emanen zaio araubide horretan eta hark aurreikusten duen babesa izanen du.

Deialdi honetako lanposturako izendatzen den funtzionarioak, eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren gainean Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den araubidean lehendik kidetuta badago, aukeran izanen du bertan segitzea edo Gizarte Segurantzan kidetzea.

1.6. Izendatzen den izangaiak lantokia duen herrian berean bizi behar duenez, Iruñeko udal mugapean finkatuko du bere bizilekua.

1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Psikologiako lizentziadunaren titulua izatea, edo deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean lortzeko baldintza guztiak betetzea.

Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatu epea betetzen den egunean, Espainiakoekin parekatuak daudela frogatzen duen agiriaren jabe izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdian I. eranskin gisara argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu baino lehenago. Eredua Iruñeko Udaleko Zuzeneko Kudeaketarako Bulegoan eskura daiteke (Casa Marceliano, Merkatuko karrika, 7-9), edo interneten, www.pamplona.net webgunean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskabideari Iruñeko Udalaren kontuan 25 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatzeko tasaren eta azterketa eskubideen ordain.

Azterketa eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria aurkezten ez bada, izangaia baztertu eginen da.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak, edo hark eskuordetu duen pertsonak, ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzirik, Tokiko Gobernu Batzarrak, edo hark eskuordetu duen pertsonak, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Concepción Mateo Pérez, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko zinegotzi delegatua.

_Ordezkoa: Juan José Unzué Gaztelu, Funtzio Publikoko zinegotzi berezia.

_Mahaikidea: psikologo bat, Nafarroako Gobernuak izendatua.

_Ordezkoa: psikologo bat, Nafarroako Gobernuak izendatua.

_Mahaikidea: psikologo bat, Nafarroako Gobernuak izendatua.

_Ordezkoa: psikologo bat, Nafarroako Gobernuak izendatua.

_Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

_Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

_Mahaikide-idazkaria: Julio Sucunza Azcona, Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria.

_Ordezkoa: Ana Góngora Urzaiz, Gizarte Zerbitzuetako Alorreko idazkari teknikoa.

Hauta-probak egiten hasi aitzin eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa, gutienez, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik 3 hilabete iragaten direnean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da ariketak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Ondoren, epaimahaiak jakitera emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak.

6.2. Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioan:

Lehen ariketa: teorikoa; II. eranskineko lehen zatitik zozketaz ateratzen diren hiru gairen gainean idaztea, gehienez ere 5 orduz.

Bigarren ariketa: teorikoa; II. eranskineko bigarren zatitik zozketaz ateratzen diren bi gairen gainean idaztea, gehienez ere 3 orduz.

Hirugarren ariketa: praktikoa, zozketaz hautatua epaimahaiak proposatzen dituen hiruren artetik. Baloratuko dira: arrazoitzeko gaitasuna, mahairatutako kasuari aplikatzen ahal zaion araudiaren interpretazio zuzena, ondorioen formulazio egokia eta adierazitako ezagupenak. Epaimahaiak erabakiko du gehienez zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 80 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

_Lehenbiziko ariketa: 30 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 10 puntuko puntuazioa ematen ahal da.

_Bigarren ariketa: 20 puntu bitarte. Gai bakoitzean gehienez 10 puntuko puntuazioa ematen ahal da.

_Hirugarren ariketa: 30 puntu bitarte.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira horietako ariketaren batean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak. Nolanahi ere eta ariketa guztietan, bazterturik geldituko da edozein gai edo probatan 0 puntuko kalifikazioa duen izangaia.

6.5. Oposizioko lehen eta bigarren ariketak idatziz eginen dira eta izangaiek irakurriko dizkiote epaimahaiari jendaurreko ekitaldi batean.

6.6. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean paratuko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gain, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bertzenaz, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz onargarria den bertze nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak. Epaimahaiak ariketen irakurketara ezartzen duen egunean agertzen ez diren hautagaiak ere baztertuak izanen dira.

6.8. Hautapen probak egiteko, eskaera egin duten minusbaliatuendako bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azken probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean paratuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, oposizioko probetan izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak baturik, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den lekuan. Gero, Tokiko Gobernu Batzarrari, edo hark eskuordetu duen pertsonari, igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena, arestian aipatu zerrendarekin eta espediente osoarekin batera.

Hautapen proben azken emaitzan berdinketarik izaten bada, hautapen proba guztietan balorazio handiena duen ariketan puntuazio handiena izan duen lehiatzailea lehenetsiko da.

7.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkiote Lehendakaritzako Alorrari:

7.2.1. Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez den izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1 oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, salbu eta aurretik aurkeztu bada.

c) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezi ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zin egitea edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

f) Europako Batasuneko herritarra izanez gero, Espainian bizitzeko egoitza-txartela.

g) Europako Batasunetik kanpokoa bada, Espainian bizi eta lan egiteko baimena.

h) Familia liburua, 2.1.a) oinarriko bigarren lerroaldean sartzen diren herritarren kasuan.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako bertze administrazio publikoren bateko langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finko den izangaiak:

a) Deialdiaren 2.1 oinarrian eskatu den tituluaren fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideen ordainagiriarena. Igoera txandako izangaiak, eskabidearekin batera titulu hori aurkeztu baldin badute, hura ekartzetik salbuetsirik egonen dira.

b) Iruñeko Udalaren zerbitzuko psikologo izateko lanposturako izendatua izateko Lehendakaritzako Alorrak eskatzen duen dokumentazioa.

7.3. Aipatu epearen barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuak salbu, arestiko agiriak aurkezten ez dituena ezin izanen da izendatu, eta bere egintza guztiak deuseztatuak geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeria dela medio etor dakiokeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

7.4. Aitzineko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Tokiko Gobernu Batzarrak, edo hark eskuordetu duen pertsonak, gainditu dutenen zerrendan, 7.1 atalean aipatzen den hartan, ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du utzitako hutsunea, eta horrekin ere aitzineko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

8._Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Tokiko Gobernu Batzarrak, edo hark eskuordetu duen pertsonak, funtzionario izendatuko du aitzineko oinarrietan ezarritakoa bete duen izangaia, psikologo izateko lanpostuan aritzeko, eta lanpostu hutsa esleituko dio ebazpen baten bidez.

8.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Iruñeko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

8.4. Izangairen bat funtzionario bilakatu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data hartan bertze administrazio publiko batean ari delako, dagokion lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen bezala.

9._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2004ko urriaren 19an._Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .........................................................., adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionala (edo baliokidea): ..................., jaioteguna: ........., jaioterria: ........... (.................), nazionalitatea: ............, oraingo bizitokia: .................. (........................), karrika: ..........................., posta kodea: ......................, telefonoa: ................., laneko telefonoa: ..........

Zure aitzinean agertu eta adierazten dut:

Iruñeko Udaleko Administrazioaren zerbitzuko .............. izateko ......... lanpostu ....................bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela eskatzen dudala, behean aipatzen den txandan (deialdia ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...............(e)an).

f Txanda irekia.

f Igoera txanda (*).

f Minusbaliatuendako txanda murriztua (*).

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina-espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Bertze orri batean azaltzen dira eskatutako egokitzapenak eta horien zergatiak) (*)

f Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek luzatua. (*)

Horrenbertzez,

Iruñeko Udaleko Administrazioaren zerbitzuko ................ izateko ....... lanpostu ............ bidez betetzeko deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Iruñean, ........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

(*) Deialdiak jasotzen duenean soilik.

IRUÑEKO UDALA LEHENDAKARITZAKO ALORRA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehen zatia

1._Adin txikikoen babesari buruzko araudia.

2._Araudi autonomikoa, gizarte zerbitzuetan aplikatzekoa.

3._Oinarrizko prestazioen plana: gizarte prestazio eta programak.

4._Udalaren gizarte zerbitzuen antolaketa eta eginikizunak. Egitura eta antolaketa Iruñeko Udalean.

5._Lanbidearteko lan-taldeak lehen laguntzako gizarte zerbitzuetan.

6._Gizarte psikologoaren eginkizunak lehen laguntzako lan-taldean.

7._Diziplinartekotasuna lehen laguntzako gizarte zerbitzuetako lan-taldeetan.

8._Esku hartzeko metodologia, gizarte zerbitzuetan aplikatua.

9._Adierazle psikosozialen diseinuak.

10._Problematika soziala eta psikosoziala diagnostikatzeko irizpideak.

11._Norbanakoarendako eta familiarendako laguntza lehen laguntzako gizarte zerbitzuetan. Irizpide tekniko eta metodologikoak.

12._Norbanakoarendako eta familiarendako laguntza lehen laguntzako gizarte zerbitzuetan. Antolaketa irizpideak.

13._Laguntza gizarte larrialdietan.

14._Informazio eta erregistro sistemak, lehen laguntzako gizarte zerbitzuetan norbanakoari eta familiari ematen zaion laguntzan.

15._Taldekako esku hartzerako eta esku hartze komunitariorako irizpide teknikoak.

16._Laguntza komunitarioaren oinarrizko metodologia.

17._Psikologoaren eginkizunak, laguntza komunitarioetan lan-taldeak arautzean.

18._Laguntza komunitarioaren kudeaketa. Antolaketa irizpideak.

19._Taldekako esku hartzearen eta esku hartze komunitarioaren ebaluazioa.

20._Esku hartzea bikotearen krisialdiaren ondoriozko arazoetan.

21._Laguntzarako protokoloa zaharren arazo psikosozialetan.

22._Esku hartzea helduekin, krisi psikologikoetan.

23._Laguntzarako protokoloa haurtzaroan eta gaztaroan jokabide antisozialeko arazoak gertatzen direnean.

24._Esku hartzea adimen osasuneko arazoak dituzten helduekin.

25._Esku hartzea minusbalioa dutenekin.

26._Esku hartze psikosoziala, haurtzaroan arrisku egoerak daudenean.

27._Esku hartzeko metodologia, gizarte zerbitzuetako esku hartze psikologikoetan.

28._Arazoaniztun familien ebaluazioa, abordatzea eta tratamendu psikologikoa.

29._Esku hartze psikosoziala drogamenpekotasun kasuetan, lehen laguntzan.

30._Taldekako esku hartzea, isolamendu sozialean eta arazo psikosozialetan dabiltzan emakumeekin.

31._Esku hartze psikosoziala etorkin edo gutiengo etnikoekin.

32._Familiaren bizi-zikloa: faseak eta ezaugarriak.

33._Laguntza nondik eman gizarte arriskua duten haur eta nerabeei.

34._Esku hartze psikosoziala gehiegikeria eta tratu txarren kasuetan, gizarte zerbitzuetan.

35._Esku hartzea desatentzio larriko kasuetan. Laguntza zirkuitua.

36._Esku hartze psikosoziala absentismo kasuetan.

37._Koordinazioak haurren adimen osasuneko lan-taldeekin eta hezkuntzako orientazioko eta orientazio psikopedagogikoko lan-taldeekin.

38._Gizarte psikologoaren aholkularitza eta osagarritasun eginkizunak, lehen laguntzako lan taldeko profesionalekin.

39._Esku hartzea drogamenpekotasunetan. Laguntza zirkuitua eta koordinazioa zerbitzu berariazkoekin.

40._Udalen eskumenak drogamenpekotasunen arloan. Esku hartzeko irizpideak.

41._Sintomen esanahia famili sisteman.

42._Esku hartze psikosoziala gazteen eta denbora luzeko langabetuen laneratzean.

43._Ezinduen gizarteratze eta babesari buruzko araudia.

44._Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren eta udalen eskumenak, gizarte zerbitzuen arloan. Administrazio publikoen arteko eta entitate pribatu laguntzaileekiko lankidetza eta elkarlana.

45._Drogamenpekotasunei aitzintzea: lana bitartekari sozialekin.

46._Elkarrizketa psikosoziala ikerketarako tresna. Gakoak, taktikak eta diseinua.

47._Indarkeria familian. Faktore psikosozialen eta esku hartzekoen definizioa.

48._Gizarteratzeko norbanakoendako plana.

49._Lana entitateekin, auzoetan.

50._Gizarte zerbitzuen erregistro sistema.

51._Esku hartzea eskaerarik ez dagoenean.

52._Taldekako esku hartzeen tipologia.

53._Esku hartze komunitarioen tipologia.

54._Esku hartzea famili harremanetan arazoak direnean.

55._Esku hartzeko irizpideak adikzio portaerak dituzten familiekin.

56._Esku hartzeko oinarrizko irizpideak drogamenpekotasunei aitzintzeko programetan.

57._Adingabeak babesteko zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatean. Esku hartzeko irizpideak eta laguntza zirkuitua. Adingabeen epaitegiak. Bergizarteratzeko neurriak.

58._Aitzintze psikosoziala, haurtzaroan arrisku egoerak daudenean.

59._Drogamenpekotasunei aitzintzeko lehen mailako neurriak: erakundeen arteko koordinazioa.

60._Ahaide begiraleekin lan egiteko irizpideak. Euskarri eta aholkularitza programak.

61._Esku hartze psikosoziala absentismo kasuetan. Laguntza zirkuitua eta erakundeen arteko koordinazioa.

62._Atzerritarren eskubide eta askatasunei Espainian aplikatzen zaien legeria.

63._Gazteen gizarteratzea eta laneratzea, eta prestakuntza.

64._Tratu txarrak pairatzen dituen emakumeari heltzea eta lehen laguntza ematea.

65._Drogazalearen bergizarteratzea. Esku hartzeko irizpide eta estrategiak.

66._Esku hartze psikosoziala gazteen gatazketan.

67._Zerbitzuak zenbaiten artean ekoiztea. Esku hartzeko irizpideen definizioa, auzoko eta/edo hiriko entitate eta baliabideekin.

68._Drogazaleen guraso edo ahaideen hezkuntza eta terapia taldeak.

69._Drogen gaineko Estrategia Nazionala, 2000-2008. Drogamenpekotasunen gaineko udal planak.

70._Norbanakoarendako laguntzaren eta laguntza komunitarioaren arteko lotura.

71._Urritu psikikoen gizarteratzea.

72._Esku hartze psikologikoa gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetan.

73._Esku hartze prozesuan laguntza hartzen ari denaren parte hartzea.

74._Entitateen inplikazioa eta parte hartzea esku hartze komunitarioetan.

75._Gizarte zerbitzuen eta adimen osasuneko zerbitzuen arteko lankidetza eta osagarritasuna.

76._Gizarte zerbitzuen eta ikastetxeen eta hezkuntza eta psikopedagogi orientazioko lan-taldeen arteko lankidetza eta osagarritasuna.

77._Palma hiriko laguntza psikologikorako baliabideak.

78._Taldekako esku hartzea dementzia prozesua duten zaharren familiekin.

79._Taldekako esku hartzea minusbalioa duten haurren gurasoekin.

80._Taldekako esku hartzea nerabeen gurasoekin.

81._Etxeko bortizkeriari aitzinetik igartzeko faktoreak. Emakumearen kontrako etxeko tratu txarren ondorio psikologikoak.

82._Laguntza psikologikoa hondamendi egoera bizi izan duten pertsonentzat. Zuzeneko biktimak, etxekoak, babeserako langileak, boluntarioak eta abar.

83._Pertsona minusbaliatuendako begiraleek behar duten laguntza psikologikoa.

Bigarren zatia

1._Espainiako 1978ko Konstituzioa. Aurrekariak eta prestatzeko prozedura. Oinarri funtsezkoak. Eskubide eta askatasunak. Haien babesa

2._Estatuaren oinarrizko erakundeak. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua. Auzitegi Konstituzionala. Botere Judiziala. Lurralde egitura. Autonomia Erkidegoak

3._Antolamendu juridikoaren iturriak. Konstituzioa arau. Legeak. Motak. Erregelamenduak. Bertze iturri batzuk: ohitura, printzipio orokorrak. Jurisprudentzia.

4._Administrazio publikoa. Kontzeptua, motak, helburuak. Administrazioaren antolaketako printzipioak. Administrazio Publikoen araubide juridikoari eta guztiendako administrazio prozedurari buruzko legea: aplikazio eremua eta printzipio orokorrak.

5._Administrazioaren xedapenak eta egintzak: administrazio egintzen kontzeptuak, motak eta betebeharrak. Administrazio prozedurak. Administrazio errekurtsoak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa.

6._Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa: aurrekariak, oinarria, erabidea, oinarrizko printzipioak. Foru Eraentzaren erreforma.

7._Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileria. Haien estatutua arautzeko Foru Legea. Langile motak. Funtzionarioak: sarrera, administrazioko karrera, eskubide eta betebeharrak.

8._Ikasketa prozesuak: baldintzapena, obserbazioaren bidezko ikaspena, goi mailako ikaspenak, informazioaren prozesatzea, arretaren eta memoriaren eginkizuna, trebetasun metakognitiboak.

9._Ikas eta irakas prozesua eraikuntza eta interakzio prozesua: osagai interpertsonalak eta osagai didaktikoak. Irakaslea ararteko.

10._Ikas eta irakas prozesuko printzipio didaktikoak. Ikasketa esanguratsua. Aurreko trebetasun eta ezagupenen eginkizuna. Ikas-irakas prozesuen pertsonalizazioa.

11._Ebaluazioaren kontzeptua. Ebaluazioaren printzipio eta ezaugarri orokorrak. Ebaluazio teknikak. Epaiak eta erabakiak hartzea.

12._Administrazio egintzaren teoria. Motak. Administrazio prozeduraren printzipio orokorrak: arau erregulatzaileak. Administrazio prozeduraren denborazko ikuspegia, egun eta ordu baliodunak, epeen kontaketa. Agirien harrera eta erregistroa.

13._Prozedura administratiboaren faseak. Administrazioaren isiltasuna.

14._Egintza administratiboaren baliogabetasunaren teoria. Egintza deusezak eta deuseztagarriak. Baliozkotzea. Ofizioz berrikustea.

15._Administrazio errekurtsoak. Kontzeptua, motak eta printzipio orokorrak.

16._Zerbitzu publikoa. Ideia orokorrak. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak.

17._Administrazio publikoaren erantzukizuna.

18._Toki entitateak aritzeko manera. Administrazioaren esku hartzea jarduera pribatuan. Lizentziak emateko prozedura

19._Zerbitzu publikoa toki erakundeen eremuan. Zerbitzu publikoak kudeatzeko manerak. Kontzesioaren aipamen berezia.

20._Toki entidtaren ordenantzak eta erregelamenduak. Motak. Egiteko eta onesteko prozedura.

21._Alkatea. Osoko bilkura. Gobernu batzordea. Alkateordeak. Udal erakundeen funtzionamendua: Bilkuren araubidea.

22._Espedienteak ireki, tramitatu eta ebaztea.

Iragarkiaren kodea: L0416364