136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

179/2004 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Salomé Hernando Chicote, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Europako Batasunaren Nekazaritza Politikarako Neurri Osagarrien Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Salomé Hernando Chicote, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Europako Batasunaren Nekazaritza Politikarako Neurri Osagarrien Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, 2004ko urriaren 25ean._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0416871