136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN ADRIAN

Funtzionario bihurtzeko prozesua abiarazita

San Adriango Udalak, 2004ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"1._Abiaraztea San Adriango Udaleko lan-kontratudun langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozesua, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren babesean, haren bitartez onetsi baitzen Nafarroako toki entitateetako lan-kontratudun langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duen Erregelamendua.

2._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea argitara dadin, eta ohartaraztea uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek bi hilabeteko epea izanen dutela, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, sartzeko eskabidea aurkezteko, aipatutako Foru Dekretuaren eranskineko eredua erabiliz eta bertan zehaztutako agiriekin batera.

3._Erabaki hau igortzea Udaleko Kontu-hartzailetzara, bai eta J.M. Luriri eta E. Leóni ere, behar diren ondorioetarako."

San Adrianen, 2004ko urriaren 6an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0415842