136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Ezgaituendako aparkatzeko txartelei buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2004ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ezgaituendako aparkatzeko txartelei buruzko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Orkoienen, 2004ko urriaren 7an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0415718