136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1180/2004 EBAZPENA, irailaren 29koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, prozedura arrunteko 349/2004 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzeko agindua ematen duena. Errekurtso hori Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuak paratu zuen, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuaren aurka. Foru dekretu horren bidez Nafarroako toki entitateetako lan-kontratuko langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duen Erregelamendua onetsi zen.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du prozedura arrunteko 349/2004 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igor dakiola. Errekurtso hori Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuak paratu zuen, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuaren aurka. Foru dekretu horren bidez Nafarroako toki entitateetako lan-kontratuko langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duen Erregelamendua onetsi zen. 2004ko 93. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 4an.

Halaber, Sala horrek Administrazio honi eskatu dio uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49. artikuluko 1., 2. eta 4. idatz-zatietan xedatu bezala ezar ditzala agertzeko epeak.

Horregatik guztiagatik, eta Toki Administrazioko kontseilariak abuztuaren 13an eman zuen 272/2003 Foru Aginduaren bidez eskuordetu zaizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Prozedura arrunteko 349/2004 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea. Errekurtso hori Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuak paratu zuen, uztailaren 5eko 258/2004 Foru Dekretuaren aurka. Foru dekretu horren bidez Nafarroako toki entitateetako lan-kontratuko langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duen Erregelamendua onetsi zen.

2. Interesatuei dei egitea, autoetan agertu nahi izanez gero, halaxe egin dezaten ebazpen hau argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko irailaren 29an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0415277