136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1024/2004 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Herri Lan, Garrio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Donejakue Bideko A-12 autobiako Legarda, Zirauki-La Llanada eta Los Arcos-Elizagorriko zerbitzuguneak egin, zaindu eta ustiatzeko proiektuen prestakuntza" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikaziko Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Donejakue Bideko A-12 autobiako Legarda, Zirauki-La Llanada eta Los Arcos-Elizagorriko zerbitzuguneak egin, zaindu eta ustiatzeko proiektuen prestakuntza" kontratatzeko, orotariko baldintza hauei jarraituz:

_Esleitzeko modua: prozedura irekia eta lehiaketa bidez.

_Kontzesioaren epea: 25 urte.

_Proposamenak aurkezteko modua: 2005eko urtarrilaren 4a arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proiektua eta klausula tekniko, administratibo eta partikularren agiria aztertzeko, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura (San Ignazio etorb. 3, 3. solairua, Iruña) dei daiteke, 848 427459 telefonora edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas web-orrian begiratu.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2005eko urtarrilaren 19ko 12:00etan.

Iruñean, 2004ko azaroaren 2an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0416867