136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industri ingeniari izateko 4 lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 18ko 2405/2004 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industri ingeniari izateko 4 lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

1._Arau orokorrak.

1.1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia eta 1993ko 107. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 1ean, argitaratua), hura garatu eta burutzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Bere xedea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industri ingeniari izateko 4 lanpostu, A mailakoak, oposizio bidez betetzea da. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira eta txanda hauetan daude banaturik:

_2 txanda irekian.

_2 igoera txandan.

1.2. Hauek dira eskaintzen diren lanpostuak:

_3 lanpostu Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, Iruñean aritzeko. Plantilla zenbakiak: 6855, 6856 eta 6934.

_1 Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan aritzeko, Iruñean, plantilla-zenbakia: 2614.

1.3. Hauta-probak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik bete gabe gelditzen bada igoera txandako lanpostu hutsen bat, txanda irekikoei gehituko zaie.

Bestaldetik, igoera txandan hutsik dauden lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostuak eskuratzen ez dituztenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko aukera izanen dute, aurreko lerroaldean adierazitako moduan, deialdiko 7.2. oinarrian agiriak aurkezteko ezartzen den epea bukatzen denean 2.1.2. atalean ezarritako eskakizun berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek.

1.4. Izendapenarekin batera pertsona izendatu horiek nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.5. Lanpostuek A mailako lansariak izanen dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.6. Izangaiak, hautapen probak gainditu eta deialdi honetako lanpostuetan aritzeko izendatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta funtzionario eginez gero, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira eta alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako babesean.

Deialdi honetako lanpostuetarako izendatu eta lehendik eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte laguntzaren araubidean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dauden izangaiek bertan segitzea aukeratzen ahal dute edo Gizarte Segurantzan afiliatzea.

1.7. Izendatutako izangaiek lanlekua duten herrian bertan bizi beharko dute, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko dute beren bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatu ahalko dute.

1.8. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2._Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epearen barrenean (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste Estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, gorakoak izanik, haien kontura biziz gero.

b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina ez izatea.

c) Industri ingeniaritzako tituluaren jabe izatea, edo eskaerak aurkezteko epea betetzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lorturiko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, ez eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizirik ere.

f) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea.

Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak.

Igoera txandako izangaiek, aurreko idatz-zatian adierazitako betebeharrez gain, hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein Administrazio Publikotako langile finkoa izatea, eta jatorrizko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostuen maila berean edo baxuagoan egotea.

c) Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lan egiten duten langileen Estatutuaren xedapen gehigarrietatik zortzigarrenean ezarri dena aplikatuz, igoera txandan esku hartzeko baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko langileek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

2.2. Aurreko betebeharrak izendatuak izateko proposaturiko hautagaiek egiaztatu beharko dituzte, deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritako epean eta moduan.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinetatik, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako ereduari lotuko zaizkio. Eredua Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan eskuratu ahalko da (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña) edo interneteko www.navarra.es helbidean, dela deialdia argitaratu zen aldizkari ofizialetik abiatuta, dela Zerbitzuen Katalogoan, Lan Publikoaren atalean, deialdiaren aipamenetik abiatuta. Eskaera-orrian, izangaiek adierazi beharko dute, eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako, deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

3.2. Ezgaitasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emandako agiriaren fotokopia konpultsatuaren bidez.

3.3. Eskabideari, behar bezala beterik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 25 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatu eta azterketa eskubideak izateko.

Azterketa eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria aurkezten ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) Ehuneko 33ko edo gehiagoko ezintasun aitortua dutela frogatzen duten pertsonak, organo eskudunak luzaturiko jatorrizko agiriaren edo behar bezala konpultsaturiko fotokopiaren bidez.

b) Hauta-proben deialdia egin aurretik hilabete batez edo luzaroago lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egin den bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako den dirusarrerarik ez izatea hilabetero.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, Enplegu Bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ez eta lanbide sustapen, prestakuntza edo eraberritze ekintzetan parte hartzeari ere, justifikaturiko kasuetan izan ezik.

Hilero lanbide arteko gutxieneko lansaritik gorako errentarik ez duela interesatuaren errentaren adierazpenaren bidez frogatuko da. Argibide Bulegoan adierazpenaren eredua emanen da. Interneten, lehen aipatu den webgunean ere aurkitzen ahal da, deialditik beretik.

2.2. oinarriak esanak esan, deialdian igoera txandan parte hartzea eskatzen duten izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den beste Nafarroako Administrazio Publiko bateko langile finkoak badira, instantziari gehitu beharko diote, lehengoaz gain, 2.1.2. idatz-zatian jasotzen diren eskakizunak betetzen direla frogatzen duen agiria.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesatuak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.4. Izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Juan José Grau Lasheras, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen zuzendari nagusia.

Ordezkoa: Miguel Angel Urrutia Arrayago, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Industri Segurtasunerako Ataleko burua.

_Mahaikidea: Jesús Oiza Sagardoy, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari atxikiriko industri ingeniaria.

Ordezkoa: José Antonio Ayesa Usabiaga, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria.

_Mahaikidea: Juan Carlos Artázcoz Sanz, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Berriztapena Sustatzeko Ataleko burua.

Ordezkoa: Martín Pérez Trecu, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Garraio Azpiegituren Ataleko burua.

_Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak izendatu beharrekoa.

_Mahaikide idazkaria: Félix Armendáriz Martínez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Ordezkoa: María José Alvarez Los Arcos, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko idazkari teknikoa.

Epaimahaia hautapen-probak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2005eko martxoan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenean berean finkatuko dira lehenbiziko proba hasteko tokia, eguna eta ordua. Ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu gainerako proben iragarkiak, betiere erregelamenduaren arabera.

6.2. Ondoko ariketak egin beharko dira oposizioaldian:

Lehenbizikoa: Gai zerrendako lehen eta bigarren ataletatik zozketaz ateratzen den gai banaren gainean idaztea, gehienez ere 4 orduz.

Bigarrena: Gai zerrendako hirugarren ataletik zozketaz ateratzen diren bi gairen gainean idaztea, gehienez ere 5 orduz.

Hirugarrena: Gai zerrendako bi kasu praktikotariko bat konpondu beharko da, gehienez ere 5 orduz.

Izangaiek lehen eta bigarren ariketak irakurriko dituzte epaimahaiaren aurrean, jendaurreko ekitaldi batean.

6.3 Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehenbizikoa: 10na puntu, 20 puntu guztira, gehienez ere.

Bigarrena: 40na puntu, 20 puntu guztira, gehienez ere.

Hirugarrena: 40 puntu bitarte.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Lehenengo bi ariketariko bakoitzari dagozkion puntuen erdiak eta hirugarrenari dagozkion puntuen erdiak lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira.

6.5. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo proba edo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

6.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirien bidez frogatzen ez dutenak.

6.7. Hautapen probak egiteko, ezgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako puntuazioaren araberakoa, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituzten eta deialdiko lanpostuen kopuruaren barruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Berdinketa izanez gero, lehen ariketan puntuazio altuagoa erdietsi duenaren alde jokatuko da. Hori eginda, berdinketak oraindik badirau, kontuan hartuko da beste ariketetan lorturiko puntuazioa, haien hurrenkerari jarraizkiz.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren 2 fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiek nazionalitate espainiarra ez badute, agiria aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

e) Zin egite edo hitz-emate irmoa, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela dioena.

f) % 33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna aitortzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua izatea, baldin eta minusbaliatuentzako txanda murriztuan parte hartu nahi bada.

g) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion gainerako agiriak.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiak:

a) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan egoten dela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa izateko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dituen agiriak.

7.2.3. Ezgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunak emana.

7.3. Norbaitek agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu edo kontratatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak gainditzen dutenen zerrendan, 7.1 atalekoan, hurrengo datozen izangaiekin beteko ditu hutsuneak, eta haiekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8._Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten lehiatzaileek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Hautapen probak igoera txandaren bidez gainditzen dituzten izangaiek, edozein kasutan, lehentasuna izanen dute deialdiko lanpostu hutsak betetzerakoan, txanda horretakoak ez diren izangaien aurretik.

8.3. 100eko 33ko edo gehiagoko minusbaliotasun aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute lanpostu hutsak aukeratzeko, txanda irekiko izangaien aurretik.

Izangai minusbaliaturik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, minusbaliotasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egindako egiaztagiri bat aurkeztu beharko du txostenaren arabera.

9._Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, industri ingeniari lanetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatu epean eta behar bezain ongi arrazoitutako kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostua bere egiten, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.4. Izangairen bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe zuzenean eta berak eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan beste Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4. atalak agintzen duen moduan.

9.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, lanpostu horiek esleituko zaizkie.

10._Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2004ko urriaren 18an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Izena: .............................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala (edo balio bereko beste agiriren bat): ............, Sorteguna: ......................, Sorterria: ....................., (..................). Nazionalitatea: ......................., Helbidea: ................... (kalea, zenbakia), ............. herria, ............. probintzia, ............... posta kodea, eta ............. telefonoa (........... laneko telefonoa) duena,

ADIERAZTEN DU:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko ........... izateko ............. lanpostu .............. bidez betetzeko deialdian ondoko txandan parte hartzeko onar dezatela eskatzen duela (deialdia ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an):

f Txanda irekia

f Igoera txanda*

f Minusbaliatuendako txanda*

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.

Ez dela diziplinazko espediente bidez ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan, eta, era berean, ez dutela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe dela.

Azterketa eskubideak ordaindu dituela deialdian ezarritako moduan eta horren gordekina erantsi duela, edo erantsitako agirien bidez frogatzen duela tasa ordaintzetik salbuetsita dagoela.

Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean beharkizun guztiak betetzen dituela.

f Ezgaitasuna dudala eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatutako egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

f Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

f Euskararen gaitasunaren agiria edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat aurkezten duela*

f Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen duela*

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat hartu eta aipatu deialdian onartua izatea eskatzen du.

Iruñean, .......(e)ko ............aren .............(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA.

(*) Bidezkoa denean bakarrik.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehen zatia

1. gaia._Administrazio prozedura. Kontzeptua eta izaera. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Prozedura Administratiboari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea. aplikazio esparrua eta haren printzipioak. Interesatuak. Baldintzak eta epeak. Administrazio prozedura: hasiera, antolaketa, instrukzioa eta amaiera. Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan.

2. gaia._Kontratazio administratiboa Nafarroan. Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legea. Kontratu publikoen izaera juridikoa. Kontratuen osagaiak. Subjektuak. Kontratu publikoen xedea eta arrazoiak. Kontratazio administratiboaren modua eta kontratistak hautatzeko sistemak Nafarroan. Kontratuen formalizazioa. Kontratu administratiboen iraungipena, betetzea, baliogabetzea eta amaiera. Kontratuaren lagapena eta azpikontratua.

3. gaia._Administrazioaren zehapen ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen prozedura.

4. gaia._Administrazio publikoaren ondareko erantzukizuna: arauak, osagaiak eta prozedura.

5. gaia._Errekurtso administratiboak. Gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa. Berrikusteko errekurtso berezia.

6. gaia._Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: Eraketa, antolakuntza eta eginkizunak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna.

7. gaia._Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua. Eginkizunak. Lehendakaria. Bere hautaketa. Kontseilariak. Foru Komunitateko Administrazioa. Foru dekretu eta aginduak. Egintzak eta errekutsoak.

8. gaia._Nafarroako Comptos Ganbera. Antolakuntza eta eskumenak. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa: jatorria eta arrozoiak; hautatzea, kargugabetzea eta ordeztea; ahalmenak eta bateraezintasunak; eskumenak; erakundearen funtzionamendua.

9. gaia._Nafarroako Ogasun Publikoaren Araubidea. Abenduaren 15eko 8/1988 Foru Legea. Araubide juridikoa. Ekonomia arloko eskubideak eta betebeharrak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Kontrola: kontu-hartzailetza eta kontrol finantzarioa. Agintarien eta langileen erantzukizunak.

10. gaia._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra.

11. gaia._Funtzio publikoa: funtzionarioekiko harreman juridikoen izaera eta edukia. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren estatutua.

12. gaia._Ingurumenaren babesa. Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenak. Nafarroako legeriaren aipamen orokorrak ondokoen gainean: Naturguneak, ingurumena babestu eta basa fauna babestu eta kudeatzeko jarduera sailkatuak. Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

13. gaia._Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa. Abenduaren 12ko 38/1995 Legea ingurumenaren arloko informazioa askatasunez eskuratzekoa.

Bigarren zatia

1. gaia._Airearen kalitateari buruzko oinarrizko legeria: Abenduaren 22ko 38/72 Legea, Eguratseko giroa babestekoa, eta otsailaren 6ko 883/75 Dekretua, 38/72 Legea garatzen duena. Eguratsa babesteko irizpide eta jokabideak. Onartzen ahal diren kutsadura mailak.

2. gaia._Eguratserako isurketei buruzko Europako zuzentarauak; 2001/81/EE Zuzentaraua, estatu bakoitzak gehienez ere isur dezakeenari buruzkoa. Abenduaren 27ko 1437/2002 Errege Dekretua, bentzina zisternak konposatu organiko hegazkorren aireratzea kontrolatzeko irailaren 20ko 2102/1996 Errege Dekretura egokitzen dituena. Urtarrilaren 14ko 6/2002 Foru Dekretua, eguratsera kutsagarriak bota ditzaketen jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintzei buruzkoa.

3. gaia._2003/87/EE Zuzentaraua, berotegiko efektua sortzen duten gasak aireratzeko eskubidea sal-erosteko araubidea ezartzen duena. Espainiako legeetara nola egokitu den.

4. gaia._Hotsei eta dardarei buruzko legeria: Azaroaren 17ko 37/2003 Legea, hotsei buruzkoa. Asotsak edo dardarak sorrarazten dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituen ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretua. Trafikoak sorturiko hotsak. Hotsak eta hirigintzarako planak.

5. gaia._Apirilaren 21eko 10/98 Legea, hondakinei buruzkoa. Apirilaren 24ko 11/97 Legea, ontziei eta ontzien hondakinei buruzkoa, eta apirilaren 30eko 782/98 Errege Dekretua, 11/1997 Legea betearazteko erregelamendua onesten duena. Hirietako hondakinak kudeatzeko irizpide eta jokabideak. Osasun produktuen hondakinak. Hirietako hondakin solidoak Europako Batasunean kudeatzeko politika.

6. gaia._Uztailaren 20ko 833/1988, hondakin toxiko eta arriskugarriei buruzko oinarrizko legea betearazteko erregelamendua onesten duena, eta 952/1997 Errege Dekretua, ekainaren 20koa, hura aldatzen duena. Kudeaketa mota batzuei buruzko berariazko arauak: nekazaritzako hondakinen errausketa. Irailaren 20ko 13/1994 Foru Legea, hondakin bereziak kudeatzekoa.

7. gaia._2000/60/EE Zuzentaraua, ur politikari buruzko Europako Batasuneko esparruari buruzkoa. Uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, Urei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

8. gaia._Abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea, Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzkoa. Martxoaren 15eko 55/1990 Foru Dekretua, kolektore publikoetara isurtzeko mugak ezartzen dituena. Saneamenduko kanona

9. gaia._Ingurumenean eragina izan dezaketen jardurei buruzko legeria. Uztailaren 1eko 16/2002 Legea, kutsaduraren kontrol eta aurreneurri integratuei buruzkoa. Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Jarduera Sailkatuen Kontrolari buruzkoa.

10. gaia._Maiatzaren 8ko 6/2001 Legea eta ekainaren 28ko 1302/1986 Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzkoa. 2001/42/EE, ingurumenerako plan eta programei buruzkoa

11.gaia._Nazioarteko hitzarmenak: eguratsaren mugaz gaindiko kutsadura, urrun-urrundik, kutsagarri organiko iraunkorrak, azidifikazioaren gutxitzea, eutrofizazioa eta ozono troposferikoa.

12.gaia._Nazioarteko hitzarmenak: ozonozko geruza agortzen duten gaiak, klimaren aldaketa.

13. gaia._EE 850/2004 Erregelamendua, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 29an emana, kutsagarri organiko iraunkorrei buruzkoa.

14. gaia._Industrien jarduerek ingurumenaren gainean duten eragina hobetzeko laguntzak. Ingurumenaren hobekuntzetan jarduteagatik, Sozietateen gaineko zergako kenkariak.

15. gaia._Ingurumena kudeatzeko sistemak. ISO 14001 eta EMAS. EE 761/2001 Erregelamendua, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2001eko martxoaren 19an emana, erakundeei bide ematen diena, nahi badute, ingurumena kudeatu eta ikuskatzeko Europako Batasuneko sistemari atxikitzeko.

Hirugarren zatia

1. gaia._Eguratsaren kutsagarriak. Ingurumenaren eta osasunaren gaineko eragina. Mundu osoko arazoak: eurite azidoak, ozonozko geruzako hutsunea, klimaren aldaketa.

2. gaia._Eguratsaren kutsaguneak. Etxeetako beroaren sorgailuak. Trafikoa. Industria.

3. gaia._Eguratsera kutsagarriak igortzen dituzten industrien jarduerak: zentral termikoak, burdingintza, bestelako metalgintza. Emisioen ezaugarriak eta erabiltzen ahal diren arazketa sistemak.

4. gaia._Eguratsera kutsagarriak igortzen dituzten industrien jarduerak: simaurrak ekoiztea, porlana eta karea ekoiztea. Emisioen ezaugarriak eta erabiltzen ahal diren arazketa sistemak.

5. gaia._Eguratsera kutsagarriak igortzen dituzten industrien jarduerak: Industria kimikoa. Emisioen ezaugarriak eta erabiltzen ahal diren arazketa sistemak.

6. gaia._Eguratsera kutsagarriak igortzen dituzten industrien jarduerak: harrigintza, beiragintza eta zuntz mineralen ekoizpena, zeramika, pintaketa, pastagintza eta papergintza Emisioen ezaugarriak eta erabiltzen ahal diren arazketa sistemak.

7. gaia._Eguratsera kutsagarriak igortzen dituzten industrien jarduerak: pastagintza eta papergintza, metalezko eremuen pintaketa. Emisioen ezaugarriak eta erabiltzen ahal diren arazketa sistemak.

8. gaia._Hotsen oinarrizko parametroak. Hotsen ondorioak. Dardaren oinarrizko parametroak. Dardaren ondorioak. Hots eta dardaren neurketa. Aireko hotsak isolatzea. Dardarak isolatzea. Eraikuntzarako konponbideak.

9. gaia._Hirietako hondakin solidoak. Ekoizpena eta osaera. Hirikotzat har daitezkeen industrien hondakinak Hondakinek hiribarrenari dituzten ondorioak.

10. gaia._Abeltzaintzako hondakinak. Ingurumenaren gaineko eragina. Ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretua, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

11. gaia._Hondakin arriskugarriak. Hondakinen Europako zerrenda. Ezaugarriak. Industrietako prozesuetan sortzen diren hondakin arriskugarrien motak.

12 gaia._Olio erabilien arazoak, PCB eta PCT. Berariazko legeria: Ministerioak 1989ko otsailaren 28an eman Agindua eta 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta hauek dauzkaten aparatuak hustu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena.

13. gaia._Erabiltzen ez diren ibilgailuen kudeaketa. Ingurumenarekiko arazoak. Aplikatu beharreko legeria: abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretua, bizi erabilgarria bukatzean ibilgailuak kudatzen dituena.

14. gaia._Ura. Uraren zikloa. Ura darabilten jarduerak. Erabilera bakoitzerako uraren kalitatea (arrainak bizitzeko, hornitzeko, ureztatzeko eta industrietan eta biologian erabiltzeko). Uraren parametro fisikokimiko eta biologikoak. Laginketa sistemak eta laginen zainketa.

15. gaia._Uren kutsadura. Kutsagarri nagusiak eta xeheak. Hirietako hondakin urak. Osaera eta motak. Industrietako hondakin urak. Deskripzioa eta ezaugarriak. Lur gaineko uren oxigenoaren balantzea. Ibaien berezko arazketa.

16. gaia._Hondakin urak sortzen dituzten industrien jarduerak: hiltegiak, okelgintza, upelategiak, kontserbagintza, esnegintza. Hondakin uren deskripzioa eta ezaugarriak.

17. gaia._Hondakin urak sortzen dituzten industrien jarduerak: metalgintza eta metal eraldaketa, industria kimikoa, botikagintza. Hondakin uren deskripzioa eta ezaugarriak.

18. gaia._Hondakin urak sortzen dituzten industrien jarduerak: botikagintza, larrugintza, ehungintza, pastagintza eta papergintza. Hondakin uren deskripzioa eta ezaugarriak.

19. gaia._Eguratserako emisioak arazteko sistemak: partikulak bereiztea. Zikloiak. Iragazki mahukadunak. Hauspeagailu elektrostatikoak. Ikuztailuak.

20. gaia._Eguratserako emisioak arazteko sistemak: gasak eta lurrinak araztea. Adsortzio eta zurgaketa sistemak. Errausketa.

21. gaia._Konposatu organiko hegazkorrak aireratzea. Emisioak sortzen dituzten jarduerak. Urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretua, konposatu organiko hegazkorrak aireratzeko mugei buruzkoa. Emisioak kontrolatzeko sistemak.

22. gaia._Lehengaiak ateratzeko jarduerak. Ukituriko naturgunea ustiatu eta lehengoratzeko planak.

23. gaia._Hirietako hondakin solidoen bilketa. Udal bakoitzaren eta mankomunitateen zerbitzuen antolaketa. Bilketa berezia. Gaikako bilketa. Transferentzia plantak.

24. gaia._Hirietako hondakin solidoen araztegiak. Zati geldoa aprobetxatzea. Hautatzeko plantak. Berreskuraturiko produktuen sal-erosketa. Ekoizteko teknologia.

25. gaia._Hirietako hondakin solidoen araztegiak. Zati organikoaren aprobetxamendua. Konpostgintza. Digestio anaerobioa.

26. gaia._Ontzien eta enbalajeen hondakinak. Bildu eta arazteko sistemak. Kudeatzeko sistema integratuak.

27. gaia._Hondakinak kudeatzeko jarduerak. Hondakinen errausketa: erraustegi motak. Errausketak ingurumenean duen eragina. Neurri zuzentzaileak. Errausten ahal diren hondakin nagusiak.

28. gaia._Hondakinak kudeatzeko jarduerak. Zabortegiak: zabortegiak diseinatu eta ustiatzea. Zabortegiek ingurumenean duten eragina. Neurri zuzentzaileak. Zabortegietan onartzen ahal diren hondakinak.

29. gaia._Hondakinak kudeatzeko jarduerak. Hondakin arriskugarrien tratamendu fisiko-kimikoak: oxidazio kimikoa, neutralizazioa, hauspeatzea, egonkortzea eta solidotzea, mintz prozesuak. Ingurumenean duten eragina eta neurri zuzentzaileak. Onartzen ahal diren hondakinak.

30. gaia._Ahalik eta hondakin gutxien sortzeko planak. Praktika egokiak enpresan. Ekoauditoriaren kontzeptua. Ekoauditoriei buruzko Europako Batasuneko zuzentaraua. Ahalik eta gutxien sortzeko neurri zehatzak, industria sektoreetan erabiltzekoak: galvanoteknia, metal mekanizatua, pintura, industrietan ura aurreztea.

31. gaia._Hondakin uren arazketa: aldez aurretiko arazketak. Lehen arazketak:: materia koloidala eta esekirik dagoena bereiztea. Lohien arazketa.

32. gaia._Arazketa biologikoaren oinarriak. Iragazki perkolatzaileak eta disko biologikoak. Urmaeleratzearen bidezko arazketa. Lohi aktibatuen prozesuak. Prozesu anaerobioak. Arazketa biologikoaren sistema bat hautatzeko irizpideak.

33. gaia ._Hirietako uren arazketa. Banakako arazketa. Herri txikiak. Hiri handiak. Ibai arroen saneamendu integrala. Hirietako eta industrietako urak batera araztea.

34. gaia._Erabiltzen ahal diren hobekuntza teknikoak. Konteptua eta aplikazioa. Emisioak eta isurketak berez kontrolatzeko planak.

35. gaia._Jardueren emisio eta isurketei buruzko informazioa zabaltzea. EPER erregistroa. 2004/156/EE Erabakia, berotegiko efektua sortzen duten gas emisioak jarraitu eta jakinarazteko zuzentarauak ezartzen dituena.

36. gaia._Industriako sektoreak. Egoera eta erabiltzen ahal diren hobekuntza teknikoen aplikazioa: Altzairugintza. Laminazioa. Burdin-lana. Altzairu bereziak eta burdinazko nahasturak. Burdina, altzairua eta bestelako metalak urtzea. Tratamenduak. Aluminiogintza, kobregintza, berungintza, zinkintza, eztainugintza eta tungstenogintza. Metalezko gai eraldatuak. Industrietarako auto eta ibilgailuak egitea.

37. gaia._Industriako sektoreak. Egoera eta erabiltzen ahal diren hobekuntza teknikoen aplikazioa: aluminiogintza, kobregintza, berungintza, zinkintza, eztainugintza eta tungstenogintza.

38. gaia._Industriako sektoreak. Egoera eta erabiltzen ahal diren hobekuntza teknikoen aplikazioa: industria kimikoa: baseko industria kimiko inorganikoa, erreakzio prozesuen eta prozesu elektrokimikoen ondoriozkoa. Baseko industria kimiko organikoa, karbokimika eta petrokimika. Agrokimika: simaurrak eta plagizidak. Industria kimiko eraldatzailea. Berezko erretxinak eta artifizialak. Plastikoak. Sendagaiak.

39. gaia._Industriako sektoreak. Egoera eta erabiltzen ahal diren hobekuntza teknikoen aplikazioa: Eraikuntzarako industria: porlangintza eta porlanaren deribatuen industriak. Igeltsuak eta kareak. Zeramika eta beiragintza.

40. gaia._Industriako sektoreak. Egoera eta erabiltzen ahal diren hobekuntza teknikoen aplikazioa: Larrugintza. Ehungintza.

41. gaia._Industriako sektoreak. Egoera eta erabiltzen ahal diren hobekuntza teknikoen aplikazioa: elikagaien industria: olioak eta koipeak. Okelgintza. Landare kontserbak. Ardoa eta ardogintza. Iringintza eta irinaren deribatuen industria. Pentsu konposatuak.

42. gaia._Industriako sektoreak. Egoera eta erabiltzen ahal diren hobekuntza teknikoen aplikazioa: Paperaren orea ekoiztea. Papergintza eta kartoigintza. Arte grafikoak.

43. gaia._Ingurumeneko ikuspena. Ingurumeneko ikuspenerako gutxieneko irizpideak. Ingurumenerako Ikuspenerako Nafarroako Orotariko Plana.

44. gaia._Lurzoru kutsatuak. Zer diren eta zer lege aplikatzen zaizkien. Lurzorua kutsatzen duten jarduerak. Lurzoruaren kutsaduraren ikerketa.

45. gaia._Lurzoru kutsatuak. Lurzoru kutsatuen ukipenak. Arriskuak neurtzea. Lurzoru kutsatuen arazketa.

46. gaia._Argindarra: nola sortu, garraiatu eta banatzen den.

47. gaia._Espainiako argindar sektorearen gaurkotasuna. Espainiako argindar sektorearen oinarrizko datuak. Espainian gaur egun argindarra sortzeko moduaren ikuspegia (energia hidroelektrikoa, termoeletrikoa eta nuklearra).

48. gaia._Espainiaren tokia Europan. Espainiako energia-eskaria asetzeko argindarra sortu eta banatzeko parke nazionalaren egoera eta argindar sektorearen liberalizazioaren ondorioak.

49. gaia._Argindarraren sorrera kritikoa,

a._Fosiletatik.

b._Hirietako hondakin solidoetatik.

c._Energia berriztagarrietatik.

50. gaia._Argindarra sortzeko teknologien kostuen azterketa. Haren zuzeneko eta zeharkako kostuak, ohiko teknologien, energia berriztagarrien eta bitako sorreraren arabera. Espainiako tarifetan duen oihartzuna.

51. gaia._Espainiako energiaren plangintza.

a._Argindar eta gas sektoreen plangintza.

b._Energia Berriztagarriak Espainian Bultzatzeko Plana.

52. gaia._Nafarroako Foru Komunitatearen jarrera Espainiarekiko energia berriztagarriak aprobetxatzerakoan.

53. gaia._Energia zuhurtasuna. Aurrezteko jokabidea eta energia zuhurtasuna ekonomiako sektore nagusietan eta sektore zehaztugabeetan (garraioetan, merkataritzan eta etxegintzan).

Iragarkiaren kodea: F0416380