136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIAK, hauta-proben bidez, Enpresa Zientzietako diplomadunak aldi baterako kontratatzeko zerrenda bat osatzekoak eta Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan aipatzen den lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egitekoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 18ko 2412/2004 Ebazpenaren bidez, deialdiak onetsi ditu, Enpresa Zientzietako diplomadunak aldi baterako kontratatzeko zerrenda bat osatzekoak eta Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko 96/1997 Foru Dekretuan aipatzen den lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egitekoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuko 3. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamenduko 42.2. c) artikuluan xedaturikoarekin bat, deialdi hauek iragartzen dira:

D E I A L D I A K

I

Enpresa Zientzietako diplomadunak aldi baterako kontratatzeko hautagaien zerrenda bat osatzeko deialdia

Deialdia honako oinarri hauek arautuko dute:

Lehena._Deialdia egiten da Enpresa Zientzietako diplomadunen zerrenda bat hauta-proben bidez egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.

Aldi baterako kontratatu beharreko izangaien zerrenda hau langile finkoen beste edozein zerrendaren atzetik erabiliko da, zerrenda dagoeneko prestatua egon nahiz geroago sortu, hala xedatzen baitu irailaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuak.

Halaber, araubide administratiboan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda erabili ahal izateko, beharrezkoa izanen da, azkeneko deialdi publikoan, deialdi hori eginik edo egiteke dagoela, langilerik ez egotea, Enpresa Zientzietako diplomadunen lanpostuan, kontratupeko langile finko edo funtzionario bihurtzeko hauta-probak gaindituak izanik lanposturik lortu ez duenik. Izan ere, bukatutzat emaniko azken deialdi publikoan probak gainditu bai baina lanposturik eskuratu ez duten izangaiek lehentasuna izanen dute lanpostuak aldi baterako betetzeko.

Bigarrena._Partaideen betebeharrak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baina haien kontura bizi direnak.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarritako adinetik gorakoa ez izatea.

c) Enpresa Zientzietako diplomadunen titulua edo hori lortzeko eskubideak pagatu dituztela frogatzen duen agiria edukitzea edo Ekonomiako edo Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko lizentziako lehenbiziko hiru mailak gainditu izana edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean haien baliokidetzat jotzen diren titulu ofizialak.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez dutela adierazteko.

Baldintza horiek guztiak aldi baterako kontratatzeko hautatu eta deitzen diren lehiakideek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, kontratua izenpetu aurretik horretarako ezartzen zaien unean.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatuak izan, eta ordurako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hauta-probek dirauteino eta kontratatu arte beharko dira bete.

Hirugarrena._Hauta-proben bilakaera eta balorazioa.

3.1. Hautaketa prozesua ez da 2005eko urtarrila baino lehen hasiko. Prozesu horretan, proba teoriko-praktiko bat eginen da: deialdi honetako III. eranskineko gaiei buruz, Epaimahaiak proposatzen dituen kasu eta galderak garatu eta ebatziko dira, idatziz.

Proba hau egiteko izangaiek kalkulagailua eramaten ahal dute.

Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

3.2. Hautaketa proban 20 puntu eskuratu ahalko dira, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira lor daitekeen gehieneko puntuazioaren erdia _10 puntu_ lortzen ez duten izangaiak.

3.3. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Azaltzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

3.4. Hauta-probak egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean horren eskaera egiten duten minusbaliatuendako.

Laugarrena._Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiendako deia.

4.1. Probak gainditzen dituzten izangaiei dei egiten ahalko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, deialdiko oinarrietan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedaturikoarekin bat. Enpresa Zientzietako diplomadun gisa kontratatuko dira, aldi baterako eta araubide administratiboan. B mailan sartuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 88.b) artikuluan eta hurrengoetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedaturikoarekin bat. Lanpostu horri dagozkion lansariak hartuko dituzte, plantillako langile finkoei dagozkienak izan ezik.

Aldi baterako kontratuak lan araubidekoak izan daitezke aparteko kasuetan.

4.2. Langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Foru Komunitatean pertsona urrituek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

4.3. Kontratatuak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

II

Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan aipatzen den lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egiteko deialdia

Deialdia honako oinarri hauek arautuko dute:

Lehena._Partaideak.

Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko zerbitzu berezietan dauden izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:

_Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko zerbitzu berezietan daudela aitorturik edukitzea.

_Apirilaren 14ko 86/1997 Errege Dekretuko 4. artikuluan, azaroaren 11ko 231/2002 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketan, aipatzen den sei urteko lehen prestakuntzaldia 2004ko abenduaren 31 baino lehen bukatzea.

Bigarrena._Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

2.1. Hauta-probak ez dira hasiko 2005eko urtarrila baino lehen eta agiri honetako I. idatz-zatian aipatzen den deialdiko hirugarren oinarrian ezartzen den proba teoriko-praktikoa egin beharko da.

Proba hau egiteko izangaiek kalkulagailua eramaten ahal dute.

Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

2.2. Proban "gai" eta "ez gai" kalifikazioak emanen dira. "Gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiek izanen dute aukera lau urteko prestakuntzaldiaren bigarren epea egiteko.

Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzeko, izangaiek gutxienez ere probari dagozkion puntuen erdiak gainditu beharko dituzte, agiri honetako I. idatz-zatian aipatzen den deialdiko 3.2 oinarrian zehazten denaren arabera.

2.3. Deialdia dei bakar baten bidez eginen da, Enpresa Zientzietako diplomadunak aldi baterako kontratatzeko zerrenda bat osatzekoa ebazpen honexen bidez onetsi den deialdiko izangaiekin batera.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute probara.

2.4. Hauta-proba egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean horren eskaera egiten duten minusbaliatuendako.

Hirugarrena._Dei egiteko hurrenkera.

Deialdi honetan Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan aipatzen den lau urteko bigarren aldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei dei egiten ahalko zaie. Adieraziko da beren lanpostuan zerbitzu berezietan daudela, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedaturikoarekin bat.

Hala bada, unean-unean indarra duten arauekin bat, deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak prestakuntzaren bigarren aldian sartzeko Administrazioak gero batean antolatzen dituen probetan aurkezten ahalko dira berriro.

III

Bi deialdietarako arauak

Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.

Ebazpen honen bidez onetsiriko bi deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena._Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an, atalondoan) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den baliabideren bat erabiliz.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen dutenen eskabideek, II. eranskineko ereduarekin. Bi eredu horiek Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan daude eskuragarri, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute.

2.2. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

Hirugarrena._Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Laugarrena._Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko, ebazpen honetan aipatzen diren hauta-probak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi hauetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Bosgarrena._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Enrique Eraso Centelles, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Salvador del Pino López, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Plangintza eta Laguntza atalburua.

Kidea: Javier Etayo Lezáun, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Plangintzaren Ataleko burua.

Ordezko mahaikidea: Maite Domínguez Muguiro, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Merkataritza Ataleko burua.

Kidea: Joaquín Perfecto San Miguel, Enpresa Zientzietako diplomaduna, Toki Administrazioko Departamentuari atxikia.

Ordezko mahaikidea: Verónica Villoslada Huarte, Toki Administrazioko Departamentuko Toki Entitateekiko Harremanetarako Bulegoko burua.

Kidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide-idazkaria: Beatriz Esparza Azanza, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako Kontrol Ekonomiko-administratiboaren Ataleko burua.

Mahaikide-idazkari ordezkoa: Félix Armendáriz Martínez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

5.2. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatuko balitz, halaxe jakinaraziko litzateke, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hauta-probak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdietako oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake proba zuzentzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Seigarrena._Proba gainditu dutenen zerrendak.

Probaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda ikusgai paratuko du Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta proba egin deneko tokian, guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz, eta lau urteko prestakuntzaldiaren bigarren aldian sartzeko proba gainditu duten izangaien zerrenda ere bai.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio zerrenda horiek, onets ditzan, hauta-probetako espediente osoarekin batera.

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien artean, puntu berdinketa izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.

Zazpigarrena._Errekurtsoak.

Deialdi hauen aurka, oinarri eta egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta lege hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2004ko urriaren 18an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabidearen eredua (Aldi baterako kontratazioa)

Izena: .................., adinez nagusia, nortasun agiri nazionala: ........., jaioteguna: ..........., sorlekua: .................. (..............), hiritartasuna: ............, orain bizi den herria: .............. (..............), karrika ..........., posta kodea: .............., telefonoak: ........................

Zure aurrean agertu eta adierazten dut:

Hauta-proben bidez Enpresa Zientzietako diplomadun izateko izangaien zerrenda bat osatzeko ................(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdian onartua izatea eskatzen duela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan aldi baterako kontratuekin aritzeko.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina-espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna duela eta, horrenbestez, azaltzen duen egokitzapena eskatzen duela, adierazten dituen arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

Horrenbertzez,

Hauta-proben bidez Enpresa Zientzietako diplomadun izateko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian onartua izatea eskatzen du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan, aldi baterako kontratuekin.

Iruñean, 2004ko ...........aren ..........(e)an.

(Sinadura)

Oharra._Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztu.

II. ERANSKINA

Eskabidearen eredua (Lau urteko prestakuntzaren bigarren aldian sartzeko proba)

Izena: ............................., adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala: ............, gaur egungo bizilekua (herria, probintzia, kalea): ..................... karrika ............., posta kodea: ................., telefonoak: .....................

Zure aurrean agertu eta adierazten dut:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko zerbitzu berezietan dagoela aitorturik daukala.

Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko sei urteko lehen aldia bukatua duela edo 2004ko abenduaren 31 baino lehen bukatuko duela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guztiak betetzen ditudala.

f Ezgaitasuna duela eta, horrenbestez, azaltzen duen egokitzapena eskatzen duela, adierazten dituen arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

Horregatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probak egiteko deialdian parte hartzeko onar dezatela eskatzen duela (deialdia ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........an).

Iruñean, 2004ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

Oharra._Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztu.

NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.._Enpresaren ondarearen, finantzen eta kostuen egoeraren azterketa.

2. gaia._Kontabilitateko Plan Orokorra. Urteroko eragiketa eta kontuen zenbaketa.

3. gaia._Errentak eta maileguak.

4. gaia._Estatistika: jarri eta zabaltzeko neurriak; zenbaki adierazleak.

Iragarkiaren kodea: F0416379