136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2530/2004 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, urriaren 18ko 2412/2004 Ebazpenaren III. eranskina (gai zerrenda) aldatzen duena. Ebazpen horren bitartez deialdiak onetsi ziren Enpresa Zientzietako diplomadunak aldi baterako kontratatzeko zerrenda bat osatzeko eta Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan aipatzen den lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egiteko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 18ko 2412/2004 Ebazpenaren bitartez, deialdiak onetsi zituen Enpresa Zientzietako diplomadunak aldi baterako kontratatzeko zerrenda bat osatzeko eta Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan aipatzen den lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egiteko

Ikusirik deialdi horretako probak gainditzen dituzten langileek bete beharko dituzten eginkizunak, eta urriaren 18ko 2412/2004 Ebazpenaren III. eranskin gisara argitaratutako gai zerrenda aztertu ondoren, begi-bistan dago gai zerrenda hori aldatu beharra dagoela, Nafarroako Administrazio Publikoen Aurrekontuari eta Aurrekontuen Kontabilitateari buruzko gai bat sartzeko.

Kontuan harturik izangaiek kreditatu behar dituzten ezagupen teknikoak, bidezkoa da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 18an emandako 2412/2004 Ebazpenaren bitartez onetsitako gai zerrenda aldatzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urriaren 18an emandako 2412/2004 Ebazpenaren bitartez onetsitako III. eranskina (gai zerrenda) aldatzea. Ebazpen horren bitartez deialdiak onetsi ziren Enpresa Zientzietako diplomadunak aldi baterako kontratatzeko zerrenda bat osatzeko eta Enpresa Zientzietako diplomadunak prestatzeko apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan aipatzen den lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egiteko. Gai zerrenda hori ebazpen honen eranskinean ezarritakoaren araberakoa izanen da.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta izendatu diren mahaikideei jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2004ko azaroaren 2an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Gai zerrenda

1. gaia.._Enpresaren ondarearen, finantzen eta kostuen egoeraren azterketa.

2. gaia._Kontabilitateko Plan Orokorra. Urteroko eragiketa eta kontuen zenbaketa.

3. gaia._Errentak eta maileguak.

4. gaia._Estatistika: jarri eta zabaltzeko neurriak; zenbaki adierazleak.

5. gaia._Aurrekontua Administrazio Publikoetan. Aurrekontuen kontabilitatea.

Iragarkiaren kodea: F0416805