136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

1906/2004 EBAZPENA, urriaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, kautelazko neurriak ezarten dituena kruziferoen laborantzaren hondakinei buruz, Azkoiengo udal mugapean Aleyrodes prolletela L. kontrolatzeko.

Kanpaina honetan, nabarmentzen ari da euli zuriaren espezie batzuen populazio-dentsitatea normala baino handiagoa dela, eta bereziki Azkoiengo udal mugapeko laborantza-lur batzuetan.

Ikusirik Nekazaritza Zerbitzuaren txostena, non adierazten baita kruziferoen laborantza-hondakinek Aleyrodes prolletela L. espezieko euli zuriaren izurriteak ekar ditzaketela, zeinak kruziferoei eraso egiten baitie eta beraz borroka kimikoaren eraginkortasuna gutxitzen dela, baldin eta hondakin horiek ez badira suntsitzen, gordailu horiek desegiteko.

Kontuan harturik Landare Osasunari buruzko azaroaren 20ko 43/2002 Foru Legea, III. kapituluan zehazten baitu zer egin dezaketen izurriteen aurkako gaietan eskudun diren agintariek, eta zehazki lege horren 18. artikulua, ezartzen baititu lege horren esparruko arlo guztietako jarduketetan har daitezkeen neurri fitosanitarioak, hala nola agintari eskudunaren ustez teknikoki nahiz zientifikoki beharrezko direnak.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak uztailaren 28ko 12/2003 Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Azkoiengo udal mugapeko laborantza-lurretan landaduriko kruziferoen uzta bildutakoan gelditzen diren hondakinak, edo biltzeko asmorik ez dagoen alorretakoak, suntsitu eta luperatu egin beharko dira, bertan egon litezkeen Aleyrodes prolletela L. euli zuriaren gordelekuak desegiteko.

2. 4 eguneko epea ezartzen da uzta-bilketa bukatzen denetik edo landatutakoa ez biltzea erabakitzen denetik hasita, hondakinak desegin eta lurperatzeko. Lurperatu aurretiko hondakinak desegiteko, zilegi da aziendari alorretan sartzen uztea.

3. Jarduketa horiek ezinbesteko arrazoiengatik egin ezina modu sinesgarrian frogatu beharko da Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalean.

4. Betebehar horiek ez dute inola ere eragozten Landareen Osasunari buruzko azaroaren 20ko 43/2002 Legeak dioena, eta nahitaezkoak izanen dira ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) 113. eta 115. artikuluei jarraituz.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko urriaren 22an._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0416439