99. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Alkatetzaren eskuordetza

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Alfredo García Lópezek, behean adierazitako egunean, ebazpen hau eman du:

"2003ko uztailaren 6tik hilabete bereko 27ra bitarte udal mugapetik kanpo egonen naizenez, bidezko da eskurantzak eskuordetzea.

Horrenbestez, abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

Alkatetzari dagozkion eskurantzak lehen alkateorde Antonio Gila Gilaren esku uztea arestian aipatu egunetan.

Eman bekio honen berri Udalbatzari egiten den lehen osoko bilkuran eta argitara bedi dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, bi mila eta hiruko uztailaren bian. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: C3214371