92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Esteribarko Udalak, Alkatetzak 2003ko ekainaren 13an eman 73/03 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Irozko 4. poligonoko 10. lurzatiko xehetasun azterlana, Aguinaga Igoa senideek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esteribarren, bi mila eta hiruko ekainaren hamahiruan. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0306208