92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S T E R I B A R

Aurri egoeraren espedientea

Esteribarko Udaleko alkate udalburuak 72/2003 Ebazpena eman zuen 2003ko martxoaren 12an. Honela dio xedapen zatian:

1. Urdaizko San Miguel kaleko 7 zenbakiko higiezinaren (19. poligonoko 15. lurzatia) aurri egoera deklaratzeko espediente administratiboa irekitzea, horren gainean Carlos Urrutia Jiménez arkitektoak prestatutako proiektu teknikoaren babesean. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 196. artikuluan eta hurrengoetan eta 1978ko ekainaren 23ko Hirigintzako Diziplinari buruzko Erregelamenduaren 18.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2. Erabakitakoaren berri ematea Alfredo Vidaurreta Larrea eta Oscar Vidaurreta Larrea jabeei, 15 eguneko epean, erabaki hau jakinarazten denetik, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 84.2 artikulua eta Hirigintzako Diziplinari buruzko Erregelamenduaren 20.a betez. Epe hori iraganik, espedientea tramitatzen jarraituko da indarra duen arautegian ezarritako moduan, eta bidezko ebazpena emanen da.

3. Espedientea izapidatu bitartean eta nahiz eta aurri egoera deklaratu, horrek ez du esan nahi jabeek eraikina mantentzeko duten betebeharretan axolagabeki jokatzetik datozkien mota guztietako erantzukizunetatik aske daudenik, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Testu Bateginaren 21 eta 241. artikuluen arabera.

4. Egintza hau ez da behin betikoa administrazio bidean; eta jakinaraz bekie jabeei: Oscar Vidaurreta Larrea eta Alfredo Vidaurreta Larrea jaunei, eta Urdaizko Kontzejuari, biei perituen txostenaren kopia eginbidetua igorriz.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa betez, beste interesatu ezezagunentzat eta, legez jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan den haientzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Esteribarren, bi mila eta hiruko ekainaren hamahiruan. Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: A0306207