92. ALDIZKARIA - 2003ko uztailaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Arturo Castillo Bartolomeri, azken helbide ezaguna Karrobide kaleko 8, 3. oinean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/92 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 291/02 zehapen espedientearen ildoan.

Frogatutzat jotzen den egitatea: 2003-03-10ean, 11:11 inguruan, 3716 -ibilgailuaren kontrako salaketa egin zen, zamalanetako eremuan aparkatzeagatik, horretan ari gabe. Arau-hauste larria da, 13/92 Errege Dekretuaren 91 artikuluaren arabera. Salatuak Karrobide kaleko 8, 3.An du helbidea.

Arturo Castillo Bartolome interesatuari kargu plegua igorrita, helbidea Karrobide kaleko 8, 3.A atean baitu, alegazioak aurkeztu zituen behar den moduan eta epean, baina horiek ez dute egindako eta salatutako egitatea inola ere baliogabetzen; izan ere, zamalanetako eremuan aparkatzea, horretan ari gabe, 13/92 Z.E.O.an behar bezala zehaztutako debekua da.

Bestetik, larria da bertan aparkatzea, horretarako baimenduta dauden ibilgailuei erabilera galarazten baitie. Horrenbestez:

Zehapen proposamena: Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko 339/90 Legearen 7. artikuluan, 68.2 artikuluarekin bat, xedatzen denari jarraituz, 96,00 euroko zehapena proposatzen zaio alkateari, bera baita gai honetan eskumena duen organoa.

Espedientea ikusirik, interesatuak 12 egun balioduneko epea du alegazioak egiteko eta bere alde komenigarriak iruditzen zaizkion probak proposatzeko.

Burlatan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0305942