80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Tuterako Zentro Elkartuko irakasle-tutore izateko 5 lanpostu betetzeko.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Tuterako Zentro Elkartuko Patronatuak hartutako erabakiarekin bat, merezimenduzko lehiaketa publikorako deia egiten da honako irakasle-tutore lanpostu hauek betetzeko:

_Geografia eta Historia: Historiaurrea eta Antzinateko Historia arloetako irakasle-tutore lanpostu bat.

_Geografia eta Historia: Artearen Historiaren arloko irakasle-tutore lanpostu bat.

_Zuzenbidea: Zuzenbide Administratiboaren arloko irakasle-tutore lanpostu bat.

_Psikopedagogia: Didaktika eta Eskolako Antolamenduaren arloko eta Irakaskuntzaren Diagnosi eta Ikerkuntzarako Metodoen arloko irakasle-tutore lanpostu bat.

Informatika: Konputagailuen Teknologia eta Arkitekturaren arloko irakasle-tutore izateko bat.

1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Zentroko bulegoetan aurkeztu beharko dira (San Adriango Markesaren jauregia, Tutera), jendaurreko orduetan (9:15etik 14:45era), deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epean. Eskaerarekin batera, izangaiek alegatzen dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

2. Izangaiek aurkezten dituzten merezimenduen balorazioa UHUNek Madrilen duen Egoitza Nagusiko departamentuek eginen dute, agindutakoari jarraikiz.

3. Irakasle-tutore izateko eskaerak baloratzeko baremoa hauxe da:

1._Aurretiazko beharkizuna:

Eskatzen den tutoretzari dagokion titulazioa, UHUNeko irakasle-tutoreen Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera.

2._Espediente akademikoa.

a) Ikasketa espedienteko kalifikazioak: 2 puntu arte.

b) Tutoretzari dagozkion arloen inguruko berariazko lizentziatura: 3 puntu.

c) Doktore titulua: 5 puntu.

3._Bestelako titulazio akademikoak:

Tutoretzan aritzeko alegaturiko ikasketa tituluez gainera, beste batzuk izateagatik:

a) Lizentziatura titulu bakoitzeko: 1 puntu.

b) Doktore titulu bakoitzeko: 2 puntu.

4._Irakaskuntzako esperientzia:

a) Eskolak ematen dituzten unibertsitateetan eta UHUNen, 5 puntu arte.

b) Beste ikastetxe batzuetan: 2 puntu arte.

5._Argitalpenak, lanak, ponentziak, biltzar, ikastaro eta mintegietan parte hartzeak, iragarritako tutoretzaren ingurukoak:

Gehienez ere, 5 puntu.

6._Tutoretzaren ezaugarri akademikoei izangaia nola egokitzen zaien.

Gehienez ere, 5 puntu.

Tuteran, bi mila eta hiruko ekainaren bostean._UHUNeko Tuterako Patronatuko burua, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0306263