80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Obra lizentzia, Mendaur mendia 2an

Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hamarrean, honako ebazpen hau eman zuen:

RUV 03-APR-30 (3/UV).

"Ikusirik 334/2003 espedientea, Juan Carlos Razquin Lacabe jaunak Aefisport, S.L.ren izenean sustatua, ur laborategi izan dadin Mendaur mendia 2an dagoen lokala egokitzeko obrak egiteko eta jarduera sailkatuaren lizentziak eskatu beharrez, eta ikusirik Udalaren txosten teknikoak, honako hau ebatzi dut:

1._Eskatutako lizentziak ematea, aurkeztutako proiektuari jarraikiz, betiere ondoko neurri zuzentzaileak eta baldintzak betetzen badira:

Aireztapena eragiteko sistema 135/89 Foru Dekretuaren 13 eta 14. artikuluetako beharkizun eta baldintzen ariora paratuko da ezinbertzean.

Aire hustuketa behar diren isilgailuez eta irteera horizontaleko lamazko saretez hornituriko dezelerazio plenumaren bitartez eginen da, lurretik gutienez ere 2,50 metrora egonen baitira. Kanpoko aldeari ingurumen mailako aldaketarik eta eragin kaltegarririk egin ez dakion saihesteko, irteera fluxua 2 m/segundo izanen da gehienez ere.

Haren funtzionamendutik eta hari atxikitako instalazioek sortutako asots mailak hertsiki bete beharko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 15 eta 16. artikuluan ezarritako mugak.

Fatxadako lanak E.O.O.eko 128. artikuluan agindutakoari jarraikiz eginen dira.

Lokalak aireztapen sistemak izanen ditu gela guztietan, hura naturala edo eragina izan. Ez da kontatzen sartzeko ateak eskaintzen duena.

Obrak hasteko epea, gehienez ere, 6 hilabetekoa da, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik aitzina. Obrak hasi eta handik 2 hilabetera, gehienez ere, bukatuak egon beharko dute. Honako lizentzia hauek iraungitzat joko dira aipatutako epeetan obrak ez badira hasten edota ez badira bukatzen.

Jardueran aritzeko, irekitzeko lizentzia lortu beharko du, eta horretarako eskabide ofizialean zehaztutakoaz gain ondoko agiriak ere aurkeztu beharko ditu:

_Obra bukaerako ziurtagiri ikus-onetsia. Bertan obren benetako kostuak agertuko dira eta frogatuko da lokalak, jarduera eta instalazioak bat datozela onetsitako proiektuarekin. Orobat, jarduera sailkatuaren lizentzian eta obra lizentzian zehaztu beharkizun guzti-guztiak bete direla egiaztatuko da.

_Teknikari eskudunak sinatu eta ikus-onetsitako ziurtagiria, asots iturri guztien asotsak neurtuko dituena. Bertan egiaztatuko da arauetan (135/89 Foru Dekretuan) ezarri mugak bete direla.

_Obra bukaerako ziurtagiria, suteetatik babesteko instalazioari dagokiona. Suari antzemateko eta suteetatik babesteko homologazioaren ziurtagiriak. Azalerak estaltzeko eta apaintzeko osagaiek suaren eraginez nola erreakzionatzen duten dioten ziurtagiriak, ofizialki onartutako laborategiek emanak.

2._Tasengatik honako likidazioa onestea: 130,15 euroko likidazioa obra lizentziagatik, 1.256,00 euro, jarduera lizentziagatik eta, berriz, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik, 902,63 euro, eransten den behin-behineko likidazioarekin bat."

3._Jabari publikoaren okupazioa baimentzea, hau da, proiektuan edo segurtasun eta osasun oinarrizko azterlanean agertzen diren obraren elementu osagarriekin, beti ere honako baldintza hauek betetzen badira:

Jabari publikoaren okupazioa behar bezala seinalaturik egonen da.

Debeku da aldamioaren oinak kutxeten gainean oinarritzea.

Jabari publikoa okupatu aitzin, Udaltzaingoai eman behar zaio parte, okupazioa egokia izan dadin ibilgailuen eta oinezkoen trafikoari trabarik ez egiteko. Lorezaintza zerbitzuari ere eman beharko zaio parte eremu hartan zuhaitzik edota berdegunerik bada, hori guztia zerbitzu horretarako zuhaitzak babesteko arauak bete ahal izateko.

Oinezkoendako pasabidea 80 zentimetrokoa, bederen, izanen da, E.O.O.eko 176. artikuluak agindu bezala. Bermaturik egonen dira lokaletara edota atarietara sartu-ateratzeak.

Obrak eta jabari publikoaren okupazioa bukatu ondoren, obra bukaerako ziurtagiria aurkeztu beharko da, obra zuzendariak edo segurtasun eta osasun arloko haren koordinatzaileak sinaturik. Bertan azaldu beharko dira okupazioaren denbora eta azalera, dagozkien tasak likidatu ahal izateko. Dokumentazio hori aurkezten ez bada tributu arloko arau-hauste arintzat hartuko da, eta horren ondorioz, 901,52 euro bitarteko isuna jaso daiteke."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306199