80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Irekitzeko lizentziaren eskabidea, M. Celayeta 75ean

Iruñeko Udalaren Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian, honako ebazpen hau eman zuen:

RUV 03-API-09 (6/UV)

"Ikusirik 2003/12 espedientea, Manuel Andres Peña jaunak Iwer Navarra, S.A.ren izenean sustatua, M. Celayeta, 75.ean industri erabileratik merkataritza, bulego eta tertziarioen erabilera izateko aldaketarako lizentzia eta obrak legeztatezko lizentzia eskatu beharrez, eta ikusirik Udalaren txosten teknikoak

Ebatzi dut:

1._Eskatutako lizentzia ematea, aurkeztutako proiektuari jarraikiz, betiere ondoko baldintzak betetzen badira:

Honako eranskin hauek, alegia, 2003-2-18, 2003-3-11, 2003-3-27 eta 2003-4-8 eranskinek, indarra izanen dute aurretik aurkeztutako agiriekin kontraesanik bada.

Altuera guztietan elbarriendako komunak egin beharko dira, bulegoendako berak izanik.

Bigarren solairuan kafetegiko erabilera debekatua dago Hirigintzako Arau Orokorreko 48. artikuluak halaxe agintzen baitu. Beraz, horretarako zegoen erremua atsedenlekurako erabiliko da, sukalderik gabe eta irakaskuntzari lotua.

Altueratik goiti jarri beharko diren instalazioen kokaera, hau da, bero-ponpa edota klimatizagailuaren hotz-unitatea egin beharko dira Eraikuntzako Ordenantza Orokorreko 11. artikuluko aldaketari jarraikiz (2003-1-17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 8 zenbakia).

Lokalak aireztapen sistemak izanen ditu gela guztietan, hura naturala edo eragina izan. Ez da kontatzen sartzeko ateak eskaintzen duena.

Aire girotua eta aireztapena eragiteko sistema 135/89 Foru Dekretuaren 13 eta 14. artikuluetako beharkizun eta baldintzen ariora paratuko dira ezinbertzean.

Aire-hustuketa dezelerazio plenumaren bitartez eginen da, eta neurri egokikoa izanik.

Kanpoko aldeari ingurumen mailako aldaketarik eta eragin kaltegarririk egin ez dakion saihesteko, irteera fluxua 2 m/segundo izanen da gehienez ere.

Haren funtzionamendutik sortutako asots mailak hertsiki bete beharko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 15 eta 16. artikuluan ezarritako mugak.

Erortzeko arriskua sortzen duten sakanguneak edota desnibelak egokiro babestu beharko dira, E.O.O.eko 75. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Obrak hasteko epea, gehienez ere, 6 hilabetekoa da, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen denetik aitzina. Obrak hasi eta handik 1 hilabetera, gehienez ere, bukatuak egon beharko dute. Honako lizentzia hauek iraungitzat joko dira aipatutako epeetan obrak ez badira hasten edota ez badira bukatzen.

Hilabeteko epean tramitatu beharko da obra bukaera, eta horretarako eskabide ofizialean zehaztutakoaz gain ondoko agiriak ere aurkeztu beharko ditu:

_Obra bukaerako ziurtagiri ikus-onetsia. Bertan obren benetako kostuak agertuko dira eta frogatuko da lokalak, jarduera eta instalazioak bat datozela onetsitako proiektuarekin. Orobat, erabilera aldatzeko eta obra legeztatzeko lizentzian zehaztu beharkizun guzti-guztiak bete direla egiaztatuko da.

_Teknikari eskudunak sinatu eta ikus-onetsitako ziurtagiria, asots iturri guztien asotsak neurtuko dituena. Bertan egiaztatuko da arauetan (135/89 Foru Dekretuan) ezarri mugak bete direla.

_Obra bukaerako ziurtagiria, suteetatik babesteko instalazioari dagokiona. Suari antzemateko eta suteetatik babesteko homologazioaren ziurtagiriak eta RF ateetakoak. Azalerak estaltzeko eta apaintzeko osagaiek suaren eraginez nola erreakzionatzen duten dioten ziurtagiriak, ofizialki onartutako laborategiek emanak.

2._Honako hauen likidazioa onestea: obra lizentzia emateko tasagatik 8.840,58 eurokoa, erabilera aldatzeko hiru lizentziengatik 529,15 eurokoa bakoitza, hau da, guztira 1.587,45 euro, eta Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergagatik, berriz, 61.313,71 euro, eransten den behin-behineko likidazioarekin bat."

3._Hilabeteko epean ondoko hauek: I.J.Caro, I.Es.Ibialde, Anafe eta Movies Distribución izenekoek euren jardueretan aritzeko jarduera sailkatuaren lizentzia tramitatu beharko dute, izan ere ezarritako potentzia mekanikoa 10 kw-koa baino handiagoa dute.

4._15 eguneko epean INET izenekoak ikastegi eta bulegorako jarduera sailkatuaren lizentzia tramitatu beharko du.

5._Hilabeteko epean Fundación Laboral de la Construcción izenekoak jarduera sailkatuaren lizentzia eta barne egokitzapeneko obrarena tramitatu beharko du.

6. 15 eguneko epean ezarri diren gainerako jarduerek jarduera kaltegabeak irekitzeko lizentzia eskatu beharko dute: Iwer Navarra, Sprisan, Qualiberica, Euskal Truck, Euskaraz, Vicente Quintero, Anter, Acobai, Informática y Telemt. Tres Fuentes, Velaz-Fernandez, Interamedia, Moebius Ootis, Kontseilua, Protección y Seguridad Técnica, Natura, Cederna, M.U.S.A., Praxis, Enditel, I.G.D, A.D.Arquitectos, Item, Pujol, Dida, Arena, Con on line, Eragin, Círculo de lectores, RBK Diseño, ICN Artea, Serinte eta A. Irigibel."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0306198