80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 15ean emandako 928/2003 Ebazpenarena. Haren bidez onetsi zen deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotan merezimendu-lehiaketaz 38 burutza betetzeko, osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetakoak eta osasun laguntzako eta erizaintza unitateetakoak.

Ikusirik akatsak daudela aipatutako ebazpenean, 2003ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, ekainaren 11n, ondotik ematen da behar bezala zuzenduta.

5777. orrialdeko 1. zutabean,

honela dioen tokian:

Deialdian jasotzen diren Osasun Laguntza Unitateko atalburutzak

1. Zentroa: Osasun Publikoaren Institutua.

Lanpostua: Analisi Kliniko eta Bromatologikoen Laguntza Unitateko Burutza.

Lansari mota: administrariena, III. motakoa.

Aurkezten ahal diren mailak: A

Estamentuak: A.2. (A.2.2) (A.2.3) (A.2.8).

honela esan behar du:

Deialdian jasotzen diren Osasun Laguntza Unitateko burutzak:

1. Zentroa: Osasun Publikoaren Institutua.

Lanpostua: Analisi Kliniko eta Bromatologikoen Laguntza Unitateko Burutza.

Lansari mota: administrariena, III. motakoa.

Aurkezten ahal diren mailak: A

Estamentuak: A.2. (A.2.2) (A.2.3) (A.2.8) eta (A.2.9)

Bidezko da, halaber, zuzenketa hori egin dela kontuan harturik, postu horretarako eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, 15 egun naturalekoa, zuzenketa hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hamahiruan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0306227