80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Galar Zendeako Udalak, 2003ko ekainaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Subitzako UE-9 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektua, Juan González Mateo jaunak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Getze-Galarren, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0306035