80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ega ibaia kalearen eta Abejeras kalearen arteko oztopo arkitektonikoak kentzeko lanak esleiturik (dorre igogailua)

Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2003ko maiatzaren 16an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

CGU 16-MAY-03 (12/UV)

Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2003-02-28an harturiko erabakiaren bidez, prozedura irekirako deialdia egin ondotik, ikusirik aipatu lehiaketako kontratazio mahaiaren aktak eta espedientean diren txosten teknikoak, eta horiekin bat etorrita, erabaki da:

1. Orona Sociedad Cooperativa Ltda. enpresari esleitzea Ega ibaia kalearen eta Abejeras kalearen arteko oztopo arkitektonikoak kentzeko lanak (dorre igogailua) egiteko prozedura irekia, 360.000 eurotan esleitu ere, BEZa barne, lehiaketa arautu zuen pleguko gainerako baldintzak ere bete beharko dituela.

2. 360.000 euroko gastua baimendu eta xedatzea Orona Sociedad Cooperativa Ltda.ren alde. Zenbateko hori Udalaren Hirigintza Gerentzian indarra duen aurrekontuaren kontusail honetatik aterako da: 30432226010010 "Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak".

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0305328