80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Plastiko eta Konpontzaileko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2003ko ekainaren 9ko Ebazpenaren bidez, Francisco Javier Escudero Nafs jauna funtzionario izendatzen du Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Plastiko eta Konpontzaileko barrutiko sendagile espezialistaren lanpostu huts bat betetzeko. Lanpostuak 67900 plantilla zenbakia du eta destinoa Bideko Ama Birjina Ospitalean.

Deialdia 2002ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 27an.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren bederatzian._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0306143