80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2003/13. Jabea: José Antonio Paredes Huertas. Matrikula: 2038-CBB. Tokia: Talluntxe II industrialdea, M karrika, 6 zenbakia, Taxoare. Data: 2003ko otsailaren 10a. Ordua: 8:15. Zenbatekoa: 90. BSL: 39.2. ZEO: 94.2.1 K. ORD: 22.

Espedientea: 2003/15. Jabea: Taparsa, S.L. Matrikula: 2875-BVV. Tokia: Anaitasuna, z.g., Mutiloagoiti. Data: 2003ko otsailaren 14a. Ordua: 20:00. Zenbatekoa: 300,51. BSL: 72.3.

Espedientea: 2003/23. Jabea: Alberto Artieda Elarre. Matrikula: NA-1342-AW. Tokia: Eguzki, z.g., Mutiloagoiti. Data: 2003ko martxoaren 11. Ordua: 19:05. Zenbatekoa: 90. BSL: 39.2. ZEO: 92.2. ORD: 43.a.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Arangurenen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeian. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0305251