80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

2003ko aurrekontua hasiera batez onetsirik

Udalak, aurtengo maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen 2003ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, aipatu aurrekontuak udal bulegoetan egonen dira ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da aurrekontu hori, arestian aipatu arauen artikuluek ezarri bezala.

Cabanillasen, bi mila eta hiruko maiatzaren hamaseian. Alkatea, Ana María Rodríguez Eneriz.

Iragarkiaren kodea: A0305236