80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A B A N I L L A S

Las Planas kalea (luzapena) urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Herri honetako Udalak, aurtengo maiatzaren 5ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Planas kalea (luzapena) urbanizatzeko proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan (eta harekin bat heldu direnetan) xedatutakoari jarraituz, proiektua eta espedientea jendaurrean egonen dira, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Cabanillasen, bi mila eta hiruko maiatzaren zortzian. Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: A0305035