80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Barasoaingo industrialdea urbanizatzeko proiektua (sarbidea N-121etik) . Behin betiko onespena

Barasoaingo Udaleko Batzorde Kudeatzailearen buruak ondoko ebazpena eman zuen bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita bian;

Barasoaingo Udaleko Batzorde Kudeatzailearen buruak bi mila eta hiruko martxoaren hemeretzian eman ebazpenaren bidez erabaki da Barasoaingo industrialdea urbanizatzeko proiektua (sarbidea N-121etik) hasiera batean onestea. Hura Barasoaingo Udalak sustatu du eta Raúl Cordón Vélaz bideetako ingeniariak prestatu.

Espedientea jendaurrean egon zen 2003ko maiatzaren 19ra bitarte, 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 03/04/30ekoan, eta Nafarroako bi egunkaritan argitaratu ondoren.

Jendaurreko epean ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu.

Horiek horrela, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Barasoaingo industrialdea urbanizatzeko proiektua (sarbidea N-121etik) behin betikoz onestea xedatu dut. Hura Barasoaingo Udalak sustatu du eta Raúl Cordón Vélaz bideetako ingeniariak prestatu.

Barasoainen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hiruan. Batzordeko burua, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: C3155700