80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

243/2003 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Reyes Lerga Arbe andrea Kabineteko laguntzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 39.1 artikuluak xedatzen du kontseilariek libreki izendatu eta kargutik kenduko dituztela beren Kabineteko langileak, Nafarroako aurrekontu orokorretan horretarako dauden kredituen arabera.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Reyes Lerga Arbe andrea Toki Administrazioko kontseilariaren Kabineteko laguntzaile izendatzea. Bere zerbitzuak emanen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 39. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Teknikoari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren hemezortzian._Toki Administrazioko kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0306359