80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Trafikoko arau-hausteen zehapenen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik zinegotzigo delegatu honek ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

TUO: Trafikoari buruzko Udal Ordenantza. 1998ko maiatzaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa.

MUGA: Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza. 1998ko irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa.

Isuna, ediktu hau argitaratu ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Toki hauetan pagatzen ahal da: ibilgailuen udal altxatokia (gau eta egun irekia); Dirubilketa eta Diruzaintzan, Marceliano etxeko bigarren solairuan, Merkatuko karrika, 7-9 (8,30etatik 14,30etara); Hiritar Babespen Alorraren bulegoetan, Iratxeko Monasterioaren karrikako 2an (8,00etatik 14,00etara), edo posta igorpenaren bidez, zehatuaren izena, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia jasotzen baditu.

Epe hori iragaten bada isuna ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, zehapena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, zehapena jakinarazten denetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, zehapena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian. Zinegotzi delegatua, Ignacio Polo Guilabert.

ARION 2 EDIFICACIONES, S.L. NA-9109-AU 2003/02/11 941594 300,00 72.3 BSL 2003/03/21

ESTRUCTURAS CLAIN, S.L. -1154-BDV 2003/02/11 45159 300,00 72.3 BSL 2003/03/21

FOCUS AGENTS DE VENTES, S.L. A-2419-EK 2003/02/11 110975 300,00 72.3 BSL 2003/03/21

HUERTA-ICHASO DOLORES E ITURRI URTASUN M -8983-BYW 2003/02/11 971437 300,00 72.3 BSL 2003/03/21

NAVARCAF, S.L. NA-1253-AZ 2003/02/11 45384 300,00 72.3 BSL 2003/03/21

PAULAPOR, S.L. Z-7202-BS 2003/02/11 151336 300,00 72.3 BSL 2003/03/21

TEAK EBANISTAS, S.L. -1212-BPV 2003/02/11 571249 300,00 72.3 BSL 2003/03/21

Iragarkiaren kodea: A0304889