80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko aldaketa puntuala, U.E. 6.1. exekuzio unitatearen gainekoa, Gasti Promociones y Servicios enpresak sustatua. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2003ko maiatzaren 6an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita erabaki zuen hasiera batez onestea Noaingo Udal Planeko aldaketa puntual bat, Noain-Elortzibarko Udal Planeko 6. eremuko U.E. 6.1 unitateari buruzkoa, Gasti Promociones y Serviciosek sustatua. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, hilabeteko epean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz egun dagoen legediari jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta hiruko maiatzaren zazpian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0305016