80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

UO6T unitatearen xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Arangurengo Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen maiatzaren 12an, hasiera batean onesteko Arangurengo Udalaren Arau Subsidiarioetako UO6T (Taxoare) unitateko A5 eta A6 lurzatien xehetasun azterlana, Pedro Moratinos Oloronek sustatua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Legeko 76. artikuluan xedatua betetzeko. Interesatu guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Mutiloabeitin, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: C3138875