80. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

133/2003 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, Lakar-Deierriko Kontzejuaren 31.427 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.

Lakar-Deierriko Kontzejuak 31.427 metro koadroko herrilurra desafektatzeko behar duen onespena eskatu dio Nafarroako Gobernuari. Lursail horretatik 14.672 metro koadro ardoa egin eta ontzeko ardandegi bat instalatzeko izanen dira eta gainerakoa, 16.755 metro koadro, mahastiak landatzeko.

Proposaturiko desafektazioaren xedea da lur horren erabilera "Compañía Vitivinícola Tandem, S.A." enpresari lagatzea, 30 urtez, urteko kanon baten truke, Lakarren mahastiak landatzeko eta kalitateko ardoa egin eta ontzeko ardandegi bat instalatzeko. Bi alderdiak ados jarriz gero, kontratua berritu ahalko da.

Lakar-Deierriko Kontzejuak hertsiki bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horiek horrela, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko ekainaren bian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Lakar-Deierriko Kontzejuaren 31.427 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten da. Lursail horretatik 14.672 metro koadro ardoa egin eta ontzeko ardandegi bat instalatzeko izanen dira eta, gainerakoa, 16.755 metro koadro, mahastiak landatzeko.

2. artikulua. Lakar-Deierriko Kontzejuari baimena ematen zaio lur horren erabilera "Compañía Vitivinícola Tandem, S.A." enpresari lagatzeko, 30 urtez, urteko kanon baten truke, Lakarren mahastiak landatzeko eta kalitateko ardoa egin eta ontzeko ardandegi bat instalatzeko. Bi alderdiak ados jarriz gero, kontratua berritu ahalko da.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Kontzejuak bi mila eta hiruko maiatzaren hamazazpian onetsitako baldintza plegua zorrotz betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Lakar-Deierriko Kontzejuak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko ekainaren bian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: C3174556