76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U N T Z U E

UE-2 bis unitatearen jarduketa sistemaren aldaketa, xehetasun azterlana eta birzatiketa

Untzueko Udalak, 2003ko apirilaren 11n egin bilkuran, erabaki hauek hartu zituen, María Jesús Aoiz Zabalza eta Laura Martínez Aoiz andreek sustatuta:

1) Untzueko Arau Subsidiarioetako UE-2 bis unitatearen jarduketa sistema aldatzea: aurrerantzean lankidetzakoa izanen da konpentsaziokoa beharrean. Orobat, jabeei ohartarazten zaie Udalak, bere kaxako finantzaketa saihesteko, urbanizazio kuoten aurrerakina eskatzeko eskubidea erabiliko duela.

2) Hasiera batez onestea Laura Martínez Aoiz eta María Jesús Aoiz Zabalza andreek aurkeztutako xehetasun azterlana, UE-2 bis exekuzio unitatearen lerrokadurak aldatzeari buruzkoa.

3) Hasiera batez onestea, orobat, Laura Martínez Aoiz eta María Jesús Aoiz Zabalza herritarrek aurkeztutako birzatiketa proiektua.

4) Erabaki hau jendaurrean jartzea hogei egunetarako, alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian. Alkatea, Javier Otazu.

Iragarkiaren kodea: A0305067