76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L K A N O

2003. urteko aurrekontu orokorra behin betikoz onetsirik

2003ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 28an, argitara eman zen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat hartzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legeko 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, laburtua argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:

GASTUAK:

2._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 6.732,00 euro.

4._Transferentzia arruntak: 1.113,00 euro.

6._Inbertsio errealak: 1.125,00 euro.

Gastuak, guztira: 8.970,00 euro.

DIRUSARRERAK:

1._Zeharkako zergak: 276,00 euro.

4._Transferentzia arruntak: 4.370,00 euro.

5._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 4.324,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 8.970,00 euro.

Elkanon, bi mila eta hiruko apirilaren hamabostean. Kontzejuko burua, José María Orbaiz.

Iragarkiaren kodea: A0304874