76. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

552/2003 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, 2003rako lan eskaintza publikoaren arabera Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan hutsik dauden lanpostuak betetzeko barne mugikortasuneko prozesurako deia egiten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko lanpostuak bertan sartzeko deialdiaren bidez bete aitzin lekualdatze lehiaketak egin behar dira. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuetako eta erakunde autonomoetako langileen mugikortasunerako prozedura ezartzen duen abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuko 3. artikuluan xedaturikoarekin bat, lekualdatzeak baino lehen barne mugikortasunerako prozesua antolatu behar da, salbu eta lehiaketan parte hartzen ahal duten izangai guztiak Departamentu berean aritzen badira.

Horrenbestez, abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuaren 5. artikuluan adierazitakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. 2003rako lan eskaintza publikoaren arabera Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan hutsik dauden lanpostuak betetzeko barne mugikortasuneko prozesurako deia egitea. Hona hemen lanpostu horiek:

_Bide, ubide eta portuetako ingeniariendako lanpostu huts bat, A mailakoa, Garraioko Azpiegiturak Kudeatzeko Atalari atxikia, plantilla organikoan 3.980 zenbakia duena.

_Bide, ubide eta portuetako ingeniariendako lanpostu huts bat, A mailakoa, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.693 zenbakia duena.

_Bide, ubide eta portuetako ingeniariendako lanpostu huts bat, A mailakoa, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.912 zenbakia duena.

_Herri lanetako ingeniari teknikoendako lanpostu huts bat, B mailakoa, Zainketa Atalari atxikia, plantilla organikoan 6.694 zenbakia duena.

_Herri lanetako ingeniari teknikoendako lanpostu huts bat, B mailakoa, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.884 zenbakia duena.

_Herri lanetako ingeniari teknikoendako lanpostu huts bat, B mailakoa, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.885 zenbakia duena.

_Herri lanetako ingeniari teknikoendako lanpostu huts bat, B mailakoa, Topografi eta Proiektu Bulegoari atxikia, plantilla organikoan 6.945 zenbakia duena.

_Errepideetako laguntzaile tekniko izateko lanpostu huts bat, C mailakoa, Garraio Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.914 zenbakia duena.

_Administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, Garraioko Zehapenen Bulegoari atxikia, plantilla organikoan 6.695 zenbakia duena.

_Administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, D mailakoa, Garraio Zerbitzuari atxikia, plantilla organikoan 6.915 zenbakia duena.

Barne mugikortasunerako prozesu honetan lanpostu bat eskuratzean izangaiek hutsik uzten dituzten lanpostuak ere betetzen ahalko dira.

2. Abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuko 4. artikuluan aurreikusirikoarekin bat, ezartzea barne mugikortasunerako prozesu honetan Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikiriko langile finkoek parte hartzen ahalko dutela, eskainiriko lanpostuak betetzeko behar diren betebeharrez gain, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude eta behin-behinean lanpostu bati atxikiak ez badira.

3. Abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuko 6. artikuluan adierazi denarekin bat, izangaien lehentasun hurrenkera ezartzeko kontuan hartuko da barne mugikortasunean parte hartzeko abiapuntuko lanpostuan zenbat denbora eman duen etenik gabe eta behin betikoz, baldin eta abiapuntuko lanpostu hori lanpostuak betetzeko prozedura batean beren borondatez parte hartzeagatik lortu bada.

Berdinketarik gertatuz gero, antzinatasunik handiena aitortua daukan izangaiaren alde joko da. Berdintasunak badirau, zaharrenaren alde joko da.

4. Aditzera ematen da barne mugikortasunerako prozesuan parte hartzeko eskabideak Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko erregistroan (San Ignazio etorbidea, 3-beheko oina, Iruña) edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) agertzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Nagusiko bulegoetan aurkeztu beharko direla, edo bestela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den edozein baliabideren bidez. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Teknikora igorri beharko dira (San Ignazio etorbidea, 3, beheko oina, Iruña). Eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Teknikoak eskabideak antolatu eta aurkezturiko pertsonei lanpostuak eskainiko dizkie. Ondoren, lanpostuak esleituko ditu lorturiko emaitzen arabera. Lanpostuak esleitzeko foru aginduan lanpostuaz jabetzeko eguna adieraziko da.

Lanpostuak eskaintzeko jendaurreko ekitaldia Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko bilera aretoan eginen da (San Ignazio etorbidea, 3, seigarren oina, Iruña). Eguna eta ordua Departamentuko iragarki oholean iragarriko dira eta interesatuei jakinaraziko zaizkie.

5. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Foru agindu honen aurka, baita barne mugikortasuneko prozesuaren ondorengo edozein egintzaren aurka ere, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: C3169188