71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

2002ko kontu orokorrak

Udal honetako Kontuen Batzorde Bereziak, 2003ko maiatzaren 16an egindako bilkuran, adostasun txostena eman zuen 2002ko ekitaldiko kontu orokorrei buruz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 242. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lerinen, bi mila eta hiruko maiatzaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0305204