III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Obra lehiaketa
1. Entitate esleitzailea:
Jurramendiko Mankomunitatea; helbidea: Antso Azkarra, 6, Lizarra (Nafarroa).
2. Kontratuaren xedea:
"Erreusaren tratamendua, konpostgintzarako makineria nahiz ekipoa eta findu nahiz ontziratzeko makineria",SMSAko zerbitzu teknikoek prestaturiko proiektu teknikoaren arabera.
_Obra egiteko tokia: Carcarko hondakinen planta.
_Egiteko epea: sei hilabete.
3. Izapidaketa, eta esleitzeko prozedura eta modua:
_Izapidaketa: administrazio klausulen pleguan adierazten da.
_Prozedura: irekia.
_Modua: lehiaketa.
4. Hasierako aurrekontua:
milioi bat bostehun eta laurogeita hamazazpi mila ehun eta hogeita zazpi euro (1.597.127 euro), BEZaren % 16 barne.
5. Behin-behineko bermea: 31.940 euro.
6. Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia:
Mankomunitateko zerbitzu tekniko eta administratiboek emanen dituzte lehiaketari buruzko argibide nahiz agiriak oro (telefonoa: 948552850; faxa: 948554439).
7. Kontratistaren berariazko betebeharrak:
Enpresaren sailkapena: J 5 E.
8. Eskaintzak aurkezteko tokia eta egun-orduak:
Azken eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita zazpigarren eguneko 14:00ak.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan eskatutakoa.
Aurkezteko tokia: Jurramendiko Mankomunitateko erregistroan, Antso Azkarra, 6, Lizarra, 31200.
Eskaintzaren balio epea: eskaintzek hiru hilabeterako balioa izanen dute.
Aldaeren onarpena: ez dira onartuko.
9. Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren egun naturaleko 13:00etan irekiko dira, jendaurreko ekitaldian. Mankomunitatearen egoitzan irekiko dira eskaintzak.
10. Iragarkien gastuak: iragarkiak esleipen hartzaileak ordainduko ditu.
Lizarran, bi mila eta hiruko maiatzaren bian. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: A0304970