III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Obra lehiaketa
1. Entitate esleitzailea:
Jurramendiko Mankomunitatea; helbidea: Antso Azkarra, 6, Lizarra (Nafarroa).
2. Kontratuaren xedea:
"Lizarrako obra-hondakindegia ixtea, Namainsako zerbitzu teknikoek egin proiektu teknikoaren arabera".
_Obra egiteko tokia: Lizarra.
_Egiteko epea: bortz hilabete.
3. Izapidaketa eta esleitzeko prozedura nahiz modua:
_Izapidaketa: administrazio klausulen pleguan adierazten da.
_Prozedura: irekia.
_Modua: lehiaketa.
4. Hasierako aurrekontua:
bederatziehun eta hamar mila seiehun eta hirurogeita bat euro eta hogeita hamabost zentimo (910.661,35 euro), BEZaren % 16 barne.
5. Behin-behineko bermea: 18.213 euro.
6. Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia:
Mankomunitateko zerbitzu tekniko eta administratiboek emanen dituzte lehiaketari buruzko argibide nahiz agiriak oro. Telefonoa: 948 552850; faxa: 948 554439.
7. Kontratistaren berariazko betebeharrak:
Enpresaren sailkapena: A-1-E Y G-6-D.
8. Eskaintzak aurkezteko tokia eta egun-orduak:
Azken eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita zazpigarren eguneko 14:00ak.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan eskatutakoa.
Aurkezteko tokia: Jurramendiko Mankomunitateko erregistroan, Antso Azkarra, 6, Lizarra. P.K.: 31200.
Eskaintzaren balio epea: eskaintzek hiru hilabeterako balioa izanen dute.
Aldaeren onarpena: ez dira onartuko.
9. Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren eguneko 13:00etan irekiko dira, jendaurreko ekitaldian. Mankomunitatearen egoitzan irekiko dira eskaintzak.
10. Iragarkien gastuak: iragarkiak esleipen hartzaileak ordainduko ditu.
Lizarran, bi mila eta hiruko maiatzaren seian. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: A0304968