71. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 6a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T E I T Z A

Etxebizitza besterentzea

Herri honetako Udalak, 2003ko apirilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen plegu itxien bidezko enkante publikoa egitea berriz ere, herri honetako San Salvador kaleko 20 zk.an dagoen etxebizitza besterentzeko. Etxebizitza horrek beheko solairua eta gainean beste bi ditu eta solairuko 105 metro karratuko azalera.

Hasierako prezioa hau da: 59.950 euro.

Eskaintzak, baldintzetan zehaztutako agiriekin batera, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baldintzen plegua eta gainerako dokumentazioa udal idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Oteitzan, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Diego Latasa Igúzquiza.

Iragarkiaren kodea: A0304696